MONDRAGONen Balantzeak, 2010.12.31n, 33.099 milioi euroko baliabide administratuen bolumena metatu zuen, ekitaldi horretan bertan –235 milioi euroko aldaketa arin bat izan ondoren, % -0,7koa portzentajekopuruetan.
MONDRAGON Korporazioaren Balantzea
(Soberakin Garbien Banaketaren ondoren) [milioika euro]
| KONTZEPTUA |
31.12.09 |
31.12.10 |
Urteko bitartea |
| Zenbatekoa |
% Banak. |
Zenbatekoa |
% Banak. |
Zenbatekoa |
% |
AKTIBO
Finkoa |
7.591 |
22,8 |
7.318 |
22,1 |
-273 |
-3,6 |
| Zirkulatzailea |
25.743 |
77,2 |
25.781 |
77,9 |
38 |
0,1 |
| AKTIBOA GUZTIRA |
33.334 |
100,0 |
33.099 |
100,0 |
-235 |
-0,7 |
PASIBOA
Ondare Garbia |
4.284 |
12,9 |
4.287 |
13,0 |
3 |
0,1 |
| Kanpo Bazkideak |
189 |
0,6 |
181 |
0,5 |
-8 |
-4,1 |
| Pasibo ez Korrontea |
11.811 |
35,4 |
11.824 |
35,7 |
13 |
0,1 |
| Pasibo Korrontea |
17.050 |
51,1 |
16.807 |
51,8 |
-243 |
-1,4 |
| PASIBOA GUZTIRA |
33.334 |
100,0 |
33.099 |
100,0 |
-235 |
-0,7 |
Korporazioa osatzen duten hiru Arlo handiak banaka aztertzen baditugu, ohartuko gara bere balantzea hazten ikusi duen bakarra Industria izan dela, eta hala, horren aktiboak, baterakuntza-doikuntzak egin ondoren, 424 milioi euroko aurrerapena izan du.
MONDRAGON Korporazioaren 2010.12.31ko balantzeko partida bakoitzaren daturik azpimarragarrienak zehazten dira jarraian:
Aktibo Finkoa
2010. ekitaldiaren itxieran izandako ibilgetua 7.318 milioi eurokoa zen, urtean zehar 273 milioi euroko (% 3,6) murrizpen garbia izan ondoren.
Ekitaldiko inbertsioak, gehienbat, Industria Arloan egin dira, eta nahiz barne-eskaeran geldotasun handia izan arren, 377 milioi euro inbertitu ditu 2010. urtean. Banaketa Arloak, aldiz, desinbertsioak izan ditu, kopuru garbietan, oraindik ere alokairu-erregimenean erabiltzen dituen zenbait establezimendu saltzeari ekin diolako. Joan den ekitaldian aplikatutako amortizazioei dagokienez 582 milioi eurotan zenbatu dira, eta zenbateko horrek % 2,3ko atzeratze arin bat esan nahi du joan den urtean zenbatutakoarekin alderatuta.
Aktibo Zirkulatzailea
Aktibo zirkulatzailea hedadura handieneko ondare-masa da (25.781 milioi euro), nahiz eta 2010. urtean ia ez den ezertxo ere aldatu, 38 milioi euroko gehikuntza txiki bat bakarrik izan baitu, % 0,1ekoa kopuru erlatiboetan.
Partida honek Arlo bakoitzean izan duen bilakaera desberdina izan da, eta hala, esaterako, Finantza eta Banaketa Arloetan 78 eta 241 milioi euroko murrizpenak izan dituzten arren, hurrenez hurren, Industria Arloan 373 milioi euroko gehikuntza erregistratu da, eta bai Izakinetan eta bai Saldo Zordunetan ere izan dira igoerak.
Ondare Garbia
Joan den ekitaldiaren itxieran MONDRAGONen Ondare Garbia 4.287 milioi eurokoa zen, kanpo-bazkideei zegokien zenbatekoa sartu gabe, nahiz eta zenbateko hori partaidetza duen negozioetako ondarearen parte ere baden.
Aipatutako Ondare Garbi horretatik 2.299 milioi euro Kapital Sozialari zegozkion eta gainerako 1.988 milioi euroak Erreserbei zegozkien.
Kanpo Bazkideak
Azken urteetan MONDRAGON Korporazioak, bere barnehazkundearekin batera, enpresa berrien garapena bultzatu du beste bazkide batzuekin elkarlanean, Estatuko merkatuan nahiz nazioartekoetan hedatzeko xede horri begira.
Kanpo-partaidetza horien zenbateko osoa 181 milioi eurokoa zen 2010.12.31n, eta nagusiki, industria-kooperatiben eta banaketa sektorekoen egoera bateratuetan integratutako sozietate partaidetuetan kokatua zegoen.
Pasibo ez-arrunta
Kooperatibek eta beren Sozietate Partaidetuek erabili duten eta hirugarrengoetatik datorren epe luzerako finantzaketa saldoak nahikoa egonkor eutsi dio joan den ekitaldian, eta 13 milioi euroko aldaketa txiki bat bakarrik izan da (% 0,1ekoa), ekitaldiaren amaieran 11.824 milioi eurotara iritsiz.
Gehikuntza nabarmen bat izan da Finantza Arloan, eperako aurrezkien apartatuan izandako aurrerapen handi samarrak eraginda, eta Banaketa Arloan, berriz, finantza zorraren murrizpen bat gertatu da.
Bilakaera horrek MONDRAGON Korporazioaren osotasunean Maniobra Fondoa hobetzea eragin du, 281 milioi euro gehiago izan baita 2009ko itxierarekin alderatuta, eta hala, 8.974 milioi eurotara iritsi da.
Pasibo Arrunta
Balantzeko partida honek 243 milioi euroko murrizpen bat izan du 2010ean, eta kopuru erlatiboetara ekarrita, % -1,4koa izango litzateke.
Murrizpen apal hau, nagusiki, Finantza Arloari zor zaio, epe luzerako aurrezki moduen hedapenak epe laburragoko diru-ekarpenen eta ageriko aurrezkien kaltetarako izan baita, eta hala, partida hau 492 milioi eurotan gutxitzea eragin du.