
Politeknika Ikastegia Txorierri ikastetxeak 402 ikasle izan zituen 2009-10 ikasturtean irakaskuntza arautuaren barruan, eta lanerako eta etengabeko prestakuntzarako 42 ikastaro eskaini zituen (2.557 ordu); azken horietara 404 ikasle joan ziren, lanean ari ziren pertsonak gehienak. Horren harira, gelan IKTak aplikatzeari buruzko 6 ikastaro antolatu eta garatu dira, eta horietan 30 irakaskuntza-zentro baino gehiagoko 108 irakaslek hartu dute parte.
Nazioarteko eremuan, 15 ikaslek Europako enpresetan egin zituzten praktikak (Herbehereak, Alemania, Irlanda, Italia eta Lituania). Halaber, Merkataritza eta Marketin zikloko bi irakaslek sei eguneko egonaldia egin zuten Holandan, eta bertan, espezialitate hori eskaintzen duten beste zentro batzuetako esperientzia pedagogikoak ezagutzeko aukera izan zuten.
Horrez gain, zentroak parte hartzen duen berrikuntzatransferentziako proiektuaren lehen fasea arrakasta handiz amaitu zen: CATEL (Cultural Awareness in vocational Training through E-Learning) eta IOA2 (International Operation Agent II), Leonardo Da Vinci Europako Programak eta Eusko Jaurlaritzak (120.097 €) finantzaturiko proiektuak, Europako beste lau zentrorekin elkarlanean (Alemania, Turkia, Estonia, Belgika, Holanda, Finlandia eta Lituania).
Kultura ekintzaileari dagokionez, zentroak inkubaziofasean mantendu du (lokalak eta ekipamenduak uzten dizkio) Ardolan enpresa. Horrez gain, autoenplegurako beste 4 proiektutan parte hartu du, eta horretarako Eusko Jaurlaritzaren eta Worklan Erakundearen (haren sustatzaileetako bat) laguntza jaso du, beste erakunde batzuen artean.
Genero-berdintasunaren aldeko Parekatuz sarearen kide den aldetik (Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua), "Ezagutu Aukeratzeko" proiektua sortu da Txorierriko Behargintzaren laguntzarekin. Programa horren bitartez, ikasleek generoaren ikuspegia kontuan izanik egin ditzakete praktikak enpresetan, horretarako Emakumearen Euskal Erakundearen (Emakunde) laguntza ekonomikoa eta haren aitorpena jasoz.
Lea Artibai Ikastetxeak Eusko Jaurlaritzaren baimena jaso du irakaskuntza arautuan, 2010eko irailetik aurrera, "Energia-eraginkortasuna eta eguzki-energia termikoa" izeneko prestakuntza-ziklo berri bati hasiera emateko. Zikloak oso harrera ona izan du.
Gainera "Produkzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan" prestakuntza-zikloa LOGSEtik LOEra egokitu da.
Prestakuntza-zikloetako ikasleen % 87ari beren ikasketekin bat datorren lan bat aurkitu zaio.
Halaber, TKNIKAren 5 proiektutan hartu du parte, eta oso emaitza onak izan dituzte.
2010ean, hiru enpresen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin da lehen aldiz. Era berean, hainbat enpresaren prestakuntza-planak kudeatu dira. Energiaren eta automozioaren sektoreko elkarte eta erakunde batzuekin lan egin da. Gainera, prestakuntza-laguntzak kudeatu dira enplegu-erregulaziorako espedientea aurkeztu duten enpresentzat. Era berean, online ikastaroak eskaintzeko lehen urratsak eman dira dagoeneko.
Lanerako eta etengabeko prestakuntzan 138 ikastaro eskaini dira (11.769 ordu), batzuk katalogo propiokoak eta beste batzuk jendeak eskatutakoaren arabera diseinatuak, lanean nahiz langabezian dauden pertsonentzat.
Unibertsitate-eskaintzari dagokionez, "Plastic and product design" izeneko Master ofiziala jarri da abian. 2008-09 ikasturtean abiarazitako unibertsitateen homologazio-prozesuak bere fruituak eman ditu, eta ikasturte honetan Estatuko sistemaren lehen homologazioak lortu dira.
Lea Artibai Ikastetxeak, Lea Artibai eskualdeko LANBIDEren zentro kolaboratzailea den aldetik, Eusko Jaurlaritzaren Lan Saileko bi orientatzaile gehiagoren homologazioa lortu du. Zerbitzu horren bitartez 123 enplegu-eskaera kudeatu dira, 257 pertsonari lanpostu bat aurkitu zaie, eta lan berri baten bila zebiltzan edo lehendik zutena aldatu nahi zuten 1.333 pertsonei lagundu diegu.
Berrikuntza Guneari dagokionez, eraikuntza-lanak uztailean amaitu ziren eta 3.682 m² horietan kokatu dira Azaro Fundazioa, Leartiker Materialak eta enpresen mintegia. 2010ean 11 jarduera berri jarri dira abian eskualdean: horietatik 9k IFK berria dute eta 2 enpresa-dibertsifikaziorako proiektuak dira. Horien bidez, 33 lanpostu sortu dira.
Zerbitzu teknikoen eta ikerketen jarduerari dagokienez, barne-mailan Leartiker gisa ezagutzen dena, 6 ikerketaproiektu egin dira enpresekin, 4 lan zientifiko argitaratu dira, 20 bezero berri egin dira eta produktua hobetzeko 14 soluzio garatu dira.