
Formazioak, bai arlo akademikoari dagokionez bai profesionalki birziklatzeari dagokionez, gure garapenean oso eginkizun garrantzitsua jokatu du, eta hasiera-hasieratik gure Korporazioaren izaeraren ezaugarrietako bat izan da. Gaur egun MONDRAGONn hezkuntza sare garrantzitsu bat hedatu da, eta hortik azpimarragarriak dira Lanbide Heziketarako hainbat zentro eta Unibertsitatea. Proiektu horietarako MONDRAGONk hurrengo bost urteetan 25 milioi eurotik gora bideratuko ditu: 2003ko maiatzeko Kooperatiben azken Kongresuan onartu zena betez, inbertsio arruntetarako 3 milioi erabiliko dira urtero, eta 10 milioi ez-ohiko laguntza bezala.