Zuzendarien Prestakuntza

5.500 pertsona inguruk hartu dute parte OTALORAk (MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiben Garapenerako Zentroa) antolatutako bilkura eta prestakuntzaprogrametan.

Hezkuntza Kooperatiboari dagokionez, arlo horretako programetan talde askok parte hartu zutela (Organo, zuzendari eta bazkideak) azpimarratu behar da batez ere, baina baita Zuzendaritza Batzordeko kideentzako ikastaroak eta bazkide eta gerente berrientzako harrera saioak ere.

Zuzendari Garapenari dagokionez, MBA Executive eta IKASen edizio berri bat jarri zen abian, eta prestakuntzarako saio bereziak egin ziren eremu desberdinetako arduradunentzat. Era berean, Kultura Garapenean antolamendu kulturari buruzko inkestak, kultura-diagnostikorako jarduerak eta aldez aurretik definitutako profilen ebaluazioak egin ziren.

Lidergoaren eta Talde Lanaren arloari dagokionez, 30 taldek programa mota horietan parte hartu zuten, eta kooperatibetako 55 zuzendarik ere bai coaching saioetan.

Halaber, Hedapen Kooperatiboaren alorrean, Kooperatiba Esperientzia in situ ezagutzera etorri ziren 100 bisitari izan genituen eta MONDRAGONi buruzko 15 hitzaldi antolatu ziren nazioko nahiz nazioarteko ekitaldietan.

Azkenik, eta aurreko urteetan bezala, 400 Foroaren beste edizio bat antolatu zen Korporazioko zuzendarientzat, eta 398 pertsona gerturatu ziren. Arantzazu Foroaren beste edizio bat ere antolatu zen, pertsonaleko zuzendariei xedatua, eta 110 pertsonek hartu zuten parte.

 

 

-------

Otalora MONDRAGONgo Zuzendari eta Kooperatiba Hezkuntza Zentroak zenbait prestakuntza-jarduera egin ditu Zuzendarien Garapenaren arloan eta 738 pertsonak parte hartu dute 53 taldetan. Oinarrizko programa orokorretan 454 pertsonak parte hartu zuten eta berariazko programetan eta eduki praktikoko mintegi laburretan 284k.

Halaber, Kursaalean Jardunaldi Monografiko bat egin zuen "Berrikuntzaren kulturaren garapena"ri buruz. Txostengileak Txomin Garcia, Fernando Trias de Bes eta Luigi Valdes adituak izan ziren eta 350 zuzendarik parte hartu zuten. Ekitaldia oso positibotzat jo zuten.

Bestalde, beste jarduera bat antolatu zuen Gizarte Kudeaketako arduradunentzat, eta 115 pertsona bertaratu ziren.  Kulturaren garapena, motibazio-ardatzak eta Lidergoa azaldu zituzten Mikel Zabalak eta Zigor Ezpeletak, Otaloraren garapen-arlo berri hori finkatzen laguntzeko.

Geroago Kultura Kudeatzeko Eredua egin zuen eta korporazioko organoek onartu zuten. Horren eraginez, Kultura Kudeatzeko proiektuak hasi zituzten hiru kooperatibetan, eta 2009. urtean horretan jarraituko dute.

Lankidetza Garapenaren arloan, prestakuntza-programek jarraitu zuten eta 1.960 pertsonak parte hartu zuten 145 taldetan. Arlo horren gehikuntza handia Kongresuan Lankidetza Esperientziaren Zentzuari buruz onartutakoarekin lotzen da.

Horrela, 38 kooperatibetako gizarte- eta zuzendaritza-organoetako 798 kidek parte hartu zuten 72 prestakuntza-taldetan, eta 456 kidek 24 taldetan. Nabarmendu behar da "Lankidetza Garapeneko Aditua" ikastaroa eman dela lehen aldiz. Guztira, 16 kooperatibetako 28 pertsonak parte hartu zuten eta Proiektu bat egin ondoren beren kooperatibetan lankidetza-prestakuntza sistematizatzen saiatuko dira.

"Ordezkari" programa (Oinarrizkoa Gizarte Organoetako kideentzat) 252 pertsonentzat eman zen, 26 taldetan. "Bazkide" programa (kide berriak hartzeko) 418 pertsonentzat eman zen, 21 taldetan, eta hirugarren aldiz Harrera programa bat eskaini zen lanean hasi berriak ziren 8 gerenterentzat.

Bestalde, normalean Otalorak bultzatutako beste hiru jarduera ere egin ziren: Kooperatibaren hedapena, Lankide TUren argitalpena eta Ikerketa Soziologikoak. Kooperatibaren hedapenean 3.606 pertsonak parte hartu zuten, gure kooperatibaren esperientzia ezagutu nahi zutenak, eta 16 mintegi eman ziren 217 pertsonentzat. Horrez gain, 17 hitzaldi eman ziren eta 1.662 pertsonak parte hartu zuten.

Bestalde, Kooperatiben TU Lankide barneko aldizkaria hilero argitaratu zen, 12.000 aleko tiradarekin. Eta Ikerketa Soziologikoen barruan, kooperatibek eskatutako Pertsonen Asebetetzeari eta Arrisku Psikosozialeko Faktoreei buruzko inkesta aplikatzen jarraitu zen, Kudeaketa Korporatiboaren Eredu berriaren Autoebaluazioa osatzeko helburuarekin. Horrela, 9 kooperatibetan inkestak egin ziren.


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa