
Berrikuntzarako guneari dagokienez, honako hauek
izan dira jarduera nagusiak:
- Saiolan Enpresa eta Berrikuntza Zentroa instalazio
berri eta moderno batzuetara eraman dute, eta gaur
egun 35 pertsona inguruk egiten dute lan.
- Bestalde, eta Euskadiko Etxetresna Elektrikoen Klusterrak
(ACEDE) sustatuta, Living Lab bat egiten hasi
dira (erabiltzailearengan eta berrikuntza irekietan
oinarritutako ikerketa-kontzeptu bat, diziplina anitzeko
taldeen parte hartzearekin). Zientzia eta Berrikuntza
Ministerioak finantzatutako ekipamendu
bat da eta 2011ko udan ikusiko du argia. 9 milioi
euro inguruko inbertsioa izango du.
- Azkenik, Berrikuntza Guneak eskaintzen dituen zerbitzuen
osagarri gisa, jatetxe-, kafetegi- eta catering-zerbitzu bat ireki dute. Hura sostengu-puntu
gisa erabiliko dute GARAIaren inguruko enpresek
antolatzen dituzten jardueretarako. 7.700 pertsonek
hartu dute parte ekitaldi horietan, Garaia Enpresa
Digitalaren nodoa garrantzitsua izanik. Jarduera
horiek guztiak Eusko Jaurlaritzak sustatutako
informazio-gizartearen ekimenaren barne sartzen dira.
Garaia Berrikuntza Guneak