Joan >

Ikerketa MONDRAGONen

Berrikuntza teknologikoa eta prestakuntza MONDRAGONen Ezagutza arloa osatzen duten oinarrizko elementuak dira.

2010ean MONDRAGONek 144 milioi euro bideratu zituen I+G+b-ra; horietatik 16,8 milioi Zientzia eta Teknologia Plan korporatiboaren barruan erabili ziren, eta gainerakoa, berriz, teknologia-zentroen eta Mondragon Unibertsitatearen artean.

2010ean, Industria Arloak balio erantsiaren gaineko % 7,72ko aurrekontua bideratu zuen I+G-ra, eta aurrekontu hori kooperatibetako I+G Departamentuen bitartez, teknologia- zentroen jardueraren bitartez, Zientzia eta Teknologia Plan korporatiboaren bitartez, eta Garaia Berrikuntza Gunearen bitartez bideratu zuen, hain zuzen ere. Guztira, 716 asmakuntza-patente ditu Korporazioak.

Gainera, 20 Cenit proiektutan, 14 Etorgai proiektutan eta Zientzia eta Teknologia Planeko gaiekin zuzenean lotuta dauden nazioarteko 42 proiektutan parte hartu du, eta horietako 12tan Korporazioaren zentro eta enpresak dira liderrak. Bestalde, Planaren barruko 70 ikerlarik planarekin lotutako gaiei buruzko doktore-tesia egin dute.

Azkenik, 2010ean Industria Arloko salmenten % 21,4 produktu eta zerbitzu berriak izan ziren, hau da, duela bost urte existitzen ez ziren produktu eta zerbitzuak; ratio hori bikoiztu egin da bost urtetan, mundu osoko gure produkzio- eta zerbitzu-jarduerak nazioartera zabaltzeko erritmoari jarraituz.


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa