Joan >

Teknologia Zentroak


Aotek Automatizazioan eta Optikan diharduen enpresa da, eta bere xedea Fagor Automationek garatutako eta fabrikatutako produktuetan integratutako teknologietan bikaintasun-maila lortzea da: Zenbakizko Kontrolak, Arautzaileak eta Kokapena Antzemateko Sistemak.


CS Centro Stirling. enpresetako I+G+b unitatea da. Bi dira haren helburu nagusiak: batetik, zubi zientifiko eta teknologiko bat izatea, bere enpresen produktuak hobetzeko); eta, bestetik, etxean energia iraunkorren inguruko produktu, teknologia eta enpresak garatzea.


Edertek, Automozioa CHP Dibisioko enpresen I+G unitate partaidetua da. Bezeroekin lankidetza estuan, automozio sektorerako material eta osagai berrien garapena egiten du.


ETIC-Embedded Technologies Innovation Center 2008ko ekainaren 20an sortu zen, eta xedea teknologia kapsulatuei buruzko proiektuak sortzea, garatzea eta horien inguruan aholkatzea izan ziren. Sortu zenean akordioa sinatu zuen Microsoftekin, haren teknologia kapsulatuak erabiltze aldera sistema kapsulatuen garapenean, arlo hauetan aplikatzen direnak: etxean, osasunean, automatizazio industrialean, energian, garraioan eta bestelakoetan.


Fagor Hometek, Fagor Electrodomesticos enpresaren Berrikuntza Zentroa, Fagor Electrodomesticos, Edesa eta Ibai enpresek sortu zutena 2005eko irailean. Bi jarduera-ardatz nagusi ditu:  Ezagutza teknologikoa (elektronika eta komunikazioak, diseinua, bibrazioak eta akustika, energia termodinamikoa, elikadura eta elikagaien teknologia) eta Berrikuntza produktuan eta zerbitzuan Linea Zurian eta Konforten.

Egitura berarekin eta Fagor Electrodomésticos Taldearen nazioarteko hedadura berriarekin bat, Fagor Hometek dagoeneko Taldeko beste bi berrikuntza-zentroekin dago sarean, eta beste bi unitate estrategikoei zerbitzuak ematen dizkie: Fagor France eta Fagor Mastercook (Polonia) enpresei, hain zuzen.


Ideko-IK4 fabrikazio eta produkzio industrialeko teknologietan espezializatutako teknologia-zentroa da eta haren misioa enpresa berritzaile eta lehiakorrez osaturiko ingurune honetan garapen iraunkorra sustatzea da.


Ikerlan – IK4, erreferentzia-zentroa da produktu mekatroniko eta energetikoen berrikuntza eta garapen integralari dagokionez. Horrez gain, berrikuntza-jarduera garrantzitsua burutzen du diseinu- eta ekoizpen-prozesuetan. Teknologia mekaniko eta elektronikoaren, informatikaren, mikroteknologien eta erregai-pilen konbinazioan eta aplikazioan 35 urte baino gehiagoko esperientzia du IKERLANek.
 

ISEA Enpresa Zerbitzuetan espezializatuta dagoen Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroa da, eta Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuetako Dibisioak sustatzen du. Haren xede sozialarekin bat eginez, ISEAk Business Acceleration Center - BAC bat sustatu du. Business Acceleration Center, enpresa ekimenak merkaturatzeko prozesuak dinamizatzeko xedea duen egitura espezializatua da.


Koniker Konformatuan eta Mihiztaduran espezializatutako Teknologia Zentroak arlo hauetan garatzen du bere jarduera: enbutizioa/konformatua, ebaketa/puntzonaketa, lauketa, profilaketa, tolesketa/kakoztadura, burdinurtuzko, transferizazio, mihiztatze eta metatze/ez metatze prozesuak. Arlo horien barruan diseinu-alderdiak lantzen dira makinetan nahiz tresnerietan, prozesuen simulazioak eta kontrol-sistemen programazioak. Horrez gain, Konikerrek proiektuak garatzen ditu eguzki-panelen fabrikazioaren eta muntaketaren arloan, ohiko zeluletan nahiz lamina mehetan.


Lortek batze Prozesuen Ikerketa Zentroa da eta liderra da Estatuan Laser prozesuko industria-aplikazioetan, hala nola Temple, Cladding, Direct Manufacturing, eta Friction Stir Welding bidezko soldadura-prozesuetan. Industria-esperientzia handia du Diseinuan, Kalkuluan, Egiturazko Osotasunean eta Elementu Finituen bidezko lotura-prozesuen Simulazioan.


Maier Technology Centre (MTC) piezen eta multzo termoplastikoen ikerketan, garapenean eta dekorazioan espezializatutako teknologia-zentroa da automobilgintza eta etxetresna elektrikoen sektoreetan. Horrela, ingeniaritza konkurrentearen arloan dihardu eta bezeroekin harreman estua du.


MIK - Mondragon Innovation & Knowledge gizarte- eta antolamendu-berrikuntzan aditua den I+G+b kudeaketa-zentroa da. Sortu zen enpresen lehiakortasuna eta garapena sustatzeko, eta haren jarduketa- eremuak I+G+b-ri dagozkion lau ildo hartzen ditu: Enpresa Irekia, Ekintzailetza eta Negozio Berriak, Nazioartera zabaltzea, Ekonomia Soziala eta Pertsonen Parte-hartzea.


Orona eic (Elevator Innovation Centre), adimentsua eta segurua, energetikoki eta sozialki eraginkorragoa eta eraikinetan hobeto integratuak garraio sistemen garapenerako ikerketa zentroa.


ULMA PTC (Packaging Technological Center), ontziratzearen teknologien eta paketatzea eremuan ikertzea, sustatzea, garatzea, hobetzea, berritzea, hedatzea, formatzea eta zerbitzuak ematea helburu dituen zentroa da.

 

MONDRAGONen teknologia-zentroak eta I+G Unitateak 2010ean
IZENA AURREKONTUA
(milioi euro)
LANGILEAK
Aotec 2,5 31
C.S. Centro Stirling 0,6 8
Edertek 4,1 32
ETIC 0,6 10
Hometek 3,5 39
Ideko 7,6 101
Ikerlan 20,2 266
Isea 1,1 11
Koniker 1,9 27
Lortek 3,2 42
MIK 2 25
MTC 7 105
Orona EIC 2,5 53
UPTC 2,3 38
  59,1 788

© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa