Zientzia Eta Teknologia Plana

Zientzia eta Teknologia Plana

Indarrean den 2009-12ko Zientzia eta Teknologia Planaren bigarren urtea izan da 2010a. Proiektuak planifikatutakoaren arabera garatu dira eta kooperatibek parte-hartze aktiboa izan dute, bertan landu diren ikerketa-ildoen izaera estrategikoa dela eta. Oinarritzat hartu den berrikuntza-ereduak emaitza onak izan ditu eta eredu horrek nazioarteko ikuspuntu garbia izan du.

Zientzia eta Teknologia Planaren helburuen artean, honako hauek aipa daitezke: berrikuntza asko sustatzea, erakundean eragin handia izango duten proiektuen bitartez; funtzionamendu harmonikoan lagundu behar du, enpresen eta eragile teknologikoen arteko lankidetzan, interes bera duten partzuergoak sustatuz, jakintzak transferitu ahal izateko; eta, azkenik, Mondragon Unibertsitatearen eta gure Teknologia Zentroen jarduerak bideratu, koordinatu eta lerrokatuko dituen politika korporatiboarentzat baliagarria izan behar du.

2009-12 aldirako Zientzia eta Teknologia Planak honako gai hauek hartzen ditu barne:

  • Material eta fabrikazio-sistema berriak
  • Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
  • Energiarako eta Iraunkortasunerako Teknologiak
  • Osasunerako Teknologiak
  • Enpresa Kudeaketarako Teknologiak, eta Balioei eta Kudeaketa Parte-hartzaileari buruzko Ikerketa

Planak I+G-ko 22 ildo estrategiko biltzen ditu, eta 39 kooperatiba, gure teknologia-zentro guztiak eta Mondragon Unibertsitateak ari dira ildook lantzen. Proiektu horiek Korporazioarentzat arrisku handien dutenak eta epe luzera egin behar direnak dira, gero horiek negozioetara eta merkatura bideratzeko.


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa