Gizarte-Ekonomiako Erakundeak
Esperientziaren lankidetza-printzipioak aplikatuz, MONDRAGON lankidetza aktiboan dihardu eremu geografiko desberdinetako kooperatiba-erakundeekin nahiz gizarte-ekonomiakoekin, Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainian, Europan nahiz mundu osoan.
Horren kariaz lortutako loturak eta elkarrizketak askotarikoak dira eta sektoreko nahiz lurraldeko erakunde askori eragiten diete.
Batez ere, KONFEKOOPi EAEn, CEPESi Espainian eta COOPERATIVES EUROPE nahiz SOCIAL ECONOMY EUROPE erakundeei Europar Batasunean.
Talde Kooperatiben Europako Elkarteko (ECG) bazkide fundatzaile ere bada MONDRAGON, baita kooperatiben eta ekonomia sozialaren sektoreko beste hainbat erakundetakoa ere (elkarlana, kontsumoa, kreditua, irakaskuntza, etab.)
Azkenik, Nazioarteko Kooperatiben Aliantzarekin eta sektoreko izaera duten kooperatiba-erakundeekin ere lankidetza handia izan da.
Elkarrekiko onuragarria da MONDRAGONen eta kooperatiba-erakundeen nahiz gizarte-ekonomiako erakundeen arteko erlazioa. Askotariko lankidetza operatiboak alde batera utzita, Administrazio Publikoekiko harremanak jorratzen dira batez ere, baita inguruneko kooperatibismoa indartzea ere, MONDRAGONen eta aipatutako erakundeetan balore eta helburu berberak baititugu.