Kooperatibetako Organoak eta Terminologia

MONDRAGONko enpresak kooperatiben araubide orokorraren menpe daude eta horrenbestez, euren egitura gainerako kooperatibena ren antzekoa da, oinarrizko alderdietan behintzat.

Hori dela eta, kooperatiba guztiek jarraitu beharreko derrigorrezko kanpoko arauak ezartzen dituen legeaz gain, MONDRAGONko kooperatibek antolakuntzarako bi elementu oinarrizko dituzte barne izaerakoak: Estatutuak, kooperatibaren egiazko “Karta Magna” eta Barne Araudia gisa, Estatutuak garatzen dituena.
 

Figurak eta Organoak

Hona hemen MONDRAGONko kooperatibetako Figura eta Organo esanguratsuenak:

  • Bazkidea. Bazkideak probaldia gainditu behar du bere lanpostuan, gehienetan sei hilabete eta urtebete bitartekoa, eta horren ondoren bazkideak eta kooperatibak askatasun osoz berretsi eco bertan behera utz dezakete bazkide sartzeko aukera Kooperatibarekiko lotura bazkidetza kontratuaren bidez gauzatzen da.
  • Kooperatiba. Kudeaketa konpartituko sistema batean oinarritua, kooperatibak dira MONDRAGONko funtsezko elementua Kooperatiba bakoitzak eutsi egiten dio bere antolakuntza - egiturari, nortasun juridikoari eta burujabetzari.
  • Babes kooperatibak. Oinarrizko kooperatibak elkartzearen fruitu dira. Helburua kooperatibei kudeaketako arlo jakinetan babesa ematea. Kooperatiben kooperatiba deitzen dira eta kooperatiba bakoitzeko langileak integratzen ditu bazkide indibidual gisa. Ondorengo esparruak biltzen dituzte kooperatibak flnant zak aurreikuspena formazioa edo ikerketa.
  • Dibisioak eta Agrupazio edo Elkarketak. MONDRAGONren barruan kide diren kooperatiben artean eratutako elkarteak dira zerbitzu komunak baliatu eta eskalako ekonomiez onura ateratzeko xedes. Kooperatiben kudeaketa koordinatzen dute, ezarritako marko estrategikoaren barruan.
  • Batzar Orokorra. Kooperatibaren organo gorena da, bazkide guztien borondate sozialaren adierazpena.
  • MONDRAGONren Kooperatiba Kongresua. Korporazioa administratzeko irizpide estrategikoak finkatzea da bere eginkizuna negozio unitateak planifikatu eta koordinatzearen bitartez. 650 batzarkidek osatzen dute, kooperatiben ordezkari gisa.
  • Kontseilu Errektorea. Kooperatibaren ordezkaritza eta gobernu organoa da. Kideak Batzar Orokorrean aukeratzen dira.
  • Zuzendaritza Kontseilua. Zuzendaritza taldearen funtzioak koordinatzen dituen organoa da, Kontseilu Errektorearen aholkularitza lana egiten duena, gerenteak eta zuzendaritzako kideek osatua.
  • Gerentzia. Kooperatibaren zuzendaritza exekutiboa da eta Kontseilu Errektoreak izendatzen du.
  • Kontseilu Soziala. Kooperatibaren barruko instantzien aurrean bazkideak ordezkatzen ditu. Kide kopurua kooperatibako kide kopuruaren arabera ezartzen da.
  • Zaintza batzordea. Kontabilitate gaiak eta bere azterketa eskatzen duten gainerako arloak zuzen betetzen direla zaindu eta ebazpenak emate beren egitekoa.

Erregimen ekonomikoa

  • Kapitalerako ekarpenak. Kooperatiban sartzean kapital sozialera ekarpen bat egiteko konpromisoa hartzen du bazkideak Batzar Orokorrean zehazten da urtero zenbatekoa.
  • Kapital sozial aldagarria. Kapital Sozialak aldaketak izan ditzake urtero, hainbat arrazoi tarteko: itzulkinen (emaitzen) rebalorizazioa, ekarpenen interesak edo ekarpenak itzultzea bazkideen baja kasuan Kooperatibei buruzko legeriaren berezitasun bat da hau.
  • Lan aurrerakina. Bazkideak bere lan ekarpenaren ondorioz eta kooperatiben emaitzen konturako aurrerapen gisa hilero jasotzen duen ordainsaria. Aurrerakinaren barruan bi atal bereizten dira: bazkideak jasotzen duen kontsumo aurrerakina eta aurreikuspenerako aurrerakina babes sozialerako bideratzen dena.
  • Soberakin garbien eta galeren banaketa. Emaitzen kontua finkatu eta zergak kendu ondoren soberakin garbiak edo galerak – halakorik balego-banatu egiten dira hiru epigrafetan: fondo sozialak, erreserba fondoak eta itzulkinak (edo estornuak).
  • Kooperatiba - itzulkina. Bazkideak urteko irabazi garbien kontutik jasotzen duen kopurua. Kopuru horrek gehitu egiten du bazkideak kooperatiban duen kapitala.
  • Emaitzen birmoldaketa. Kooperatibek elkarrekin jartzen dute euren irabazi garbien zati bat berriro banatzeko MONDRAGONko kooperatiben arteko elkartasunaren adierazpena da.
  • Kooperatiben arteko Fondo Zentrala. Enpresa proiektuak finantzatzea du helburu, proiektuaren mailak edo arriskuak kooperatiben edo inplikaturiko agrupazioen gaitasunak gainditzen dituenean.
  • Heziketa eta Kooperatiben ar teko Sustapenerako Fondoa. Bazkideen artean kooperatiba eta enpresa arloko gaietako heziketa eta prestakuntza sustatzea du helburu eta baita ikerketa eta teknologia garapena bultzatzea ere. Batez ere Korporazioko bertako heziketa eta ikerketa zentroetara bideratzen da.

© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa