Kultura Kooperatibista
Enpresako kultura, enpresa batek duen izaera identifikatzen duena da eta gestioan agertzen diren aukera eta arazoen aurrean hartzen diren jokabideak, eta aldaketetara moldatzeko gaitasuna eta kanpo eta barneko eskabideen erantzutekoa, sinesmen eta talde jarrera moduan barneratzen dira eta partaide berriei transmititzen eta erakusten zaie pentsaera, bizimodu eta jokabide gisa.
Oinarrizko sinesmen hauek, euren konpromiso eta jarrerekin, enpresa kultura osatzen dute eta lidergotik bultzatuz eta baldintzatuz, lortu nahi duten identitatea finkatzen dute eta barne mekanismoak garatzen dituzte gestioa, beste enpresa batzuekiko modu propioan eta desberdin bideratzeko.
Enpresako kultura honako hauetan adierazten da: misioaren edukietan, baloreetan, bisioan, partaidetza zentzuan, helburu bateratuak adosteko malgutasunean, eta enpresaren gestio integralean, bere helburu estrategiko eta emaitzen neurketaren ebaluazio irizpideekin.
Hizkuntza bateratua eta enpresa kultura edo antolakuntza propioaren kontzeptuaren osagaiak talde identitatearen mugak adosteko eta partaide diren pertsonen arteko harremanetarako arauak ezartzeko oinarrizkoak dira.
Oinarrizko Printzipioak
Arrasateko Esperientziaren Oinarrizko printzipioak 1987ko urrian onetsi ziren gure leen Cooperativa Biltzarrean eta bertan gure cooperativa ibilbidearen bizitzan zehar eratu diren ideiak jaso ziren. Hona hemen ideiahorien labubilduma:
Misioa
MONDRAGON Korporazioa enpresa-izaerako errealitate sozioekonomiko bat da, Euskal Herriaren kulturan sustrai sendoak dituena, pertsonek eta pertsonentzat sortua, gure Esperientzia Kooperatiboaren Oinarrizko Printzipioetan inspiratua, ingurunearekin, hobekuntza lehiakorrarekin eta bezeroa gogobetetzearekin konprometitua, enpresa-garapenaren bidez eta enplegua sortuz gizartean aberastasuna sortzeko. Aldi berean:
- Elkartasun konpromisoetan hartzen du oinarri eta metodo demokratikoak erabiltzen ditu bere antolakuntza eta zuzendaritzarako.
- Pertsonek euren enpresen gestioan, emaitzetan eta jabetzan parte hartzea eta integratzea bultzatzen du, enpresa horiek gizartearen, enpresen eta pertsonen aurrerabidearen proiektu komun bateratzailea garatzen dutelarik.
- Formazioa eta berrikuntza bultzatzen ditu, giza-gaitasun eta gaitasun teknologikoetatik abiatuta, eta Gestio-eredu propioa darabil, lidergoko lekuak erdietsi eta Lankidetza bultzatzeko.
Balio Korporatiboak
Enpresa-kulturaren muina baloreak dira, enpresa osatzen duten pertsona guztiei norabide berbera eta beren eguneroko lanaren aurrean izan beharreko portaera eta jarrerari buruzko ildo zuzentzailea ematen baitiete. Baloreek erakundearen funtsezko izaera definitzen dute eta erakundearen baitan identitate-zentzua sortu, kohesioa erraztu eta gestioari buruzko filosofia bereiztua garatzen dute.
Enpresan lan egiten duten guztiek ezagutu eta konpartitu behar dituzte balore korporatibo horiek, horrela, norbanakoen eta taldearen jokaera egunez egun ideia korporatiboen korronteak zuzen dezan.
Zuzendaritza Taldeen erantzukizuna da langile taldeak Baloreak errealitatean bizi izatera bultzatzea eta Bazkideena, berriz, baloreak gauzatzea.
MONDRAGONk, osotasun korporatibo gisa bere burua proiektatzean, bere oinarrizko portaerak bateratzeko konpromisoa eta erantzukizuna du eta horretarako, Oinarrizko Printzipioetan eta Misioan azaldutako Esperientzia Kooperatiboaren berezkotasunez gain, eta orain arte sortu ditugunez gain, bere Balore Korporatibo propioak indartu behar ditu.
Gure Esperientzia aberasten duten balore ugarien artetik, bereizgarrien ditugunetan jarri nahi da arreta proiektatutako epealdi honetan, portaera-pauta orokortu moduan bereziki bizi beharrekotzat jo diren balore horietan batez ere.
| I. Lankidetza - "Jabekideak eta protagonistak" |
| II. Partaidetza - "Gestioarekiko erantzukizuna " |
| III. Erantzukizun Soziala - "Aberastasunaren banaketa solidarioa" |
| IV. Berrikuntza - "Etengabeko berrikuntza" |
Oinarrizko Helburu Korporatiboak
Gestiorako klabe nagusiak zein diren edo MONDRAGON Korporazioak multzoan eta bere jardueren bitartez plangintzako epealdian bereziki zein eremutan aurrera egin nahi duen jasotzen da Oinarrizko Helburuetan.
Aurreko hiru plangintza-aldietan indarrean, zehazturik eta onarturik izan diren Oinarrizko 6 Helburuak berrestea komeni da 2009-2012 epealdirako, honako ezaugarri berezi hauek baitituzte:
- Antolakuntza-maila guztiek barneratu dituzte.
- Esperientziak erakutsi digu horien esanahia eta indarra gero eta handiago izan direla.
- Planifikazio guztiak, estrategiko zein operatiboak eta maila guztietakoak, gestiorako 6 klabe horien inguruan egituratu dira.
- 2009-2012 epealdi berrian gestioaren dinamikak BERRIKUNTZAren inguruan indartzeko xedez, esparru hori Korporazioaren Oinarrizko Helburu berri gisa gehitzea proposatzen da.
- Bestalde, elementu berri hori sartuta argitu egiten dira Garapena Oinarrizko Helburuaren edukiak, orain arte elkarrekin izan baitira hazkundearen gestioko dinamikak eta berrikuntza eta teknologia, garapenarenarekin.
| I. Bezeroarenganako orientazioa |
IV. Errentagarritasuna |
| II. Garapena |
V. Inguruan inplikatzea |
| III. Berrikuntza |
VI. Personas en Cooperación |
I. Bezeroarenganako orientazioa
- Bezeroarekiko lerrokatze estrategiko eta operatiboa
“Bezeroa bizi” beharra daukagu, modu iraunkorrean erakundeko maila guztietan kontuan hartzea eta berak benetan ikus dezala dakarkiogun balioa.
II. Garapena
- Hazkundea – Berritzea
- Nazioartekotzea
- Sustapena
- Sinergia korporatiboak
Iraunkorki indartzeko funtsezko baldintza da negozioen garapena. Hazkundea ez ezik berrikuntza eta jarduera berrien sustapena ere oinarritzat hartu behar ditu garapenak.
III. Berrikuntza
- Berrikuntzaren kudeaketa
- Teknologia garapena
Gauza berriak eta aldaketa esanguratsuak egiteko gaitasuna azaltzen dituen konpetentzia da berrikuntza. Bezeroentzat eta enpresarentzat aplikagarria izango den eta balioa sortuko duen zerbait berria egokitu edo ezartzea dakar zenbait gaitan: negozio ereduetan, gestio ereduetan, teknologietan, produktuetan, zerbitzuetan, prozesuetan, sistemetan, antolakuntzan, marketan, patenteetan, etab.
IV. Errentagarritasuna
Enpresa guztientzat da ezinbestekoa, lehiakortasunaren adierazlea, barne eraginkortasunarena eta jardueran inbertitutako baliabideen etekinarena.
V. Inguruan inplikatzea
- Erantzukizun korporatiboa
- Gizarte eraldakuntza
Aberastasuna sortzetik haratagoko gizartearekiko betebeharrak dituen subjektu soziala da enpresa. Erantzukizun horren ondorioz datoz eskakizun etiko eta moralak eta jarduera eremuko komunitatearekiko aurrerabide eta ongizatearen mesederako jardutearen konpromisoa.
VI. Pertsonak lankidetzan
- Pertsonen garapena
- Lidergoa
- Heziketa kooperatiboa
- Pertsonen parte-hartzea filialetan
- Segurtasuna – Lan osasuna
Kooperatiba Esperientziaren erakundeek pertsonen elkartasunezko parte-hartze arduratsuan oinarritzen dira. Gure berezitasun sozioenpresariala lankidetza da.
Politika orokorrak
Politika Orokorrak Korporazioan, garrantzi bereziko arloetan, jardunbideak zehazten dituzte eta Plan Estrategikoak lantzerakoan oinarri gisa baliagarriak dira.
Oinarrizko Helburuak etorkizuneko lehiakortasun erronkari erantzuna emango dien ildo zehatzak ezarriz lortu nahi dituzte.