
"Garapen iraunkor eta endogenorako ekimen komunitario eta kooperatibo produktiboak bultzatzen"
Mundukide Fundazioa weba
1.- ERAKUNDEA
Aldi berean, autogestioaren oinarriekin lan egin nahi duten Hegoaldeko beste Komunitate batzuekin esperientzia kooperatibo-komunitarioa elkarrekin bizi ahal izateak proiektu sozial kooperatiboa ilusio handiz suspertzeko aukera eskaintzen digu. Elkarlanerako zabaltzen diren eremuak guztiz aberatsak dira eta, bide horretan, ikasteko eta irakasteko asko dago, arlo praktiko-teknikoan batez ere, beharrezko diren moldaketa guztiekin.
Gogoeta hori herrialde txiroen garapenean kooperazioan urratsak egiteko konpromiso batekin biribildu zen, erakunde eta sistema propio baten bidez: Mundukide Fundazioa.
Qué es MUNDUKIDE
Mundukide Fundazioa 1999. urtean sortu zen, Arrasateko Mugimendu Kooperatiboan, eta MONDRAGONn bertan, Kooperatibismoaren printzipio solidarioak egokitzeko zein berrindartzeko hausnarketa egin ondoren. Ondorengo printzipio solidariook eguneratu eta indartu nahi dira:
- Interkooperazioa: batasun ikuspegitik eragindako sinergia potentzialen bilaketa.
- Eraldaketa Soziala: emaitzen zatirik handienaren berrinbertsioaren bitartez lanpostu kooperatibo berriak sortzea eta garapen komunitario ekimenei laguntza ematea.
- Zentzu Unibertsala: demokrazia sozialaren alde lan egiten duten guztiekin solidarioa izatea, bake, justizia eta garapen helburuak konpartituz.
Hausnarketa prozesu honetan, Hirugarren Munduaren alde lanean diharduten bailarako Gobernuz Kanpoko Erakundeek ere parte hartuzuten, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa Garapen Proiektuetarako erreferentzia izan zitekeela ondorioztatuz eragile guztien aldetik.
Mugimendu Kooperatiboak, bere oinarri nagusienetakoak diren solidaritatea eta aipatutako printzipioak mundu globalizatu honetara egokitzeko bidean, inguru hurbileneko elkar laguntzari uko egin gabe, kontzeptu horiek mundu osora zabaltzen joan behar du.
Aldi berean, esperientzia kooperatibo-komunitarioa autoeraketan oinarriturik lan egin nahi duten Hegoaldeko hainbat Komunitaterekin konpartitzeak, gizarte proiektu kooperatiboa berpizteko aukera erabat ilusionagarria eskaintzen du. Lankidetza arloak izugarri aberatsak dira eta zer ikasi eta, praktika atalean, beharrezko diren moldaketa guztiekin, zer erakutsi handia dago.
Gogoeta honek, egitura eta sistema propio baten bidez, herri pobretuen garapenerako kooperazioan urratsak emateko konpromisoa hartzea ekarri zuen: Mundukide Fundazioa sortuz.
2.- ZEINTZUK DIRA BERE LAN EREMUAK
Bi atal nagusi bereiztu behar dugu hemen, batetik, Interkooperaz¡o Sistema Propioa, eta bestetik, Eskualde Garapen Integrala.
Interkooperazio Sistema Propioa
Gure bokazioa, autoeraketa integralaren bila dabiltzan herriei laguntzea da, bi norabidetako elkarlaguntza eraginez. Berdintasunean, garapen endogeno eta iraunkorrean oinarritutako interkooperazioa.
Horretarako, elkar osatzen eta elikatzen diren elementu eta aktore ezberdinez osatutako lnterkooperazio Sistema Propio bat jarri dugu martxan Mondragon Un¡bertsitateko (MU) Lanki Institutuarekin batera.
Bost dira elementu hauek:
- Garape Komunitariorako Esperientzien Trukea: Herri Ekonomiadun Komunitate-Kooperatiben garapenerako protagonisten eta Arrasateko inguru kooperatiboaren (enpresak, gizarte-erakundeak, hezkuntza arlokoak, ...) arteko Esperientzien truke intentsiboa. Urtean behin egiten da eta hilabete batez egoten dira Hegoaldeko herri pobretuetako ordezkari hauek gure artean.
- Practicum Hegoa: Mondragon Unibertsitateko (MU) ikasleek bi hilabetetako egonaldia egiten dute atzerriko Herri Ekonomiadun Kooperatibetan. Beharrizanekin, egoerarekin eta balizko ekarpenekin txostena eta karrera bukaerako Proiektua, Interkooperazio Sistemari lotua, gauzatzen dute.
- Interkooperazio Proiektuak: Hegoaldeko herri pobretuetan epe luzerako konpromisoarekin eta iniziatiba bakoitzari bere tratamendu berezia emanez, indibidualki, abian jartzen ditugun prozesu sozio-enpresarialen laguntzarako proiektuak dira. Ekimen hauek enpresagintzarekin zuzenean lotuta daude. Tutorizazio, formazio, aholkularitza, harreman eta informazio etengabea behar izaten da eta beren helburu nagusia enpresa autoeratu eta biderkatzaileak sortzearena da, horrela baitator, gure ustetan, garapen iraunkorra.
- Herri Ekonomiadun Kooperatiben SAREA: Sistema guzti honetan protagonista diren Herri Ekonomietako agenteak Informazio eta Teknologia berrien bitartez komunikazioan jartzen ditu. Esperientzia Kooperatibo ezberdinen arteko elkartrukatzea sortzen da, eta era berean, HEKIG (Herri Ekonomiadun Kooperatiben Ikerketa Gunea) elikatu.
- Herri Ekonomiadun Kooperatiben Ikerketa Gunea (HEKIG): Alde batetik, Herri Ekonomiadun Kooperatiben errealitate eta premia konplexuak ikertzeko daga, eta bestetik, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren eta HEKen (Herri Ekonomiadun Kooperatiba) arteko joan etorriko ezagutza eta prestakuntza prozesu etengabeaz arduratzeko.
Eskualde Garapen Integrala
Garapenaren bidea egiteko elkarrekin lan egiten dugu, oinarrian, Interkooperazio Sisteman egiten dugun filosofia berarekin.
Garapen integralak baditu, hala ere, bere berezitasunak Interkooperazio Sistemarekin alderatuz gero. Pertsonako errenta 360 USD baino txikiagoa duen herrialdea edo eskualdea aukeratzen da eta dagokion identifikazio, aukera eta errealitatea aztertu eta gero garapen integralaren prozesuari ekitea edo ez erabakitzen da.
Azken helburua inguru honi garapen sozio-ekonomiko integrala ematea da, eta horretarako, ekintza produktibo biderkatzaileak hartzen dira ardatz legez, honen inguruan, eta elkar elikatuz. Beste beharrizan guztiak hezkuntza, osasuna, kultura...) irauteko, hazteko zein hobetzeko modukoak izan daitezen ekimen produktiboek sortzen duten etekinei esker.
3.- NORTZUK OSATZEN DUTE MUNDUKIDE
PATRONATUA
MONDRAGON, Grupo Danobat, Grupo Fagor, Maier S.Coop., Mapsa S.Coop, Mondragón Unibertsitatea, Orkli S.Coop., Grupo Ulma, Orona S.Coop., ONGD Anelkar, ONGD Atxorrotx, ONGD Banoia, ONGD FISC, ONGD Harreman, ONGD Hiruatx, ONGD Setem, ONGD Gernikatik Mundura
BOLUNTARIOAK ETA LAGUNTZAILEAK
MONDRAGÓN LINGUA, AIC, ALECOP, ALKARGO, BATZ, BIURRARENA, CAJA LABORAL, CIKAUTXO, COINMA, COPRECI, DOMUSA, EGURKO, ELKAR, EREDU, ERKOP, ETORKI, FAGOR ARRASATE, FAGOR AUTOMATION, FAGOR EDERLAN, FAGOR ELECTRODOMÉSTICOS, FAGOR ELECTRÓNICA, FAGOR INDUSTRIAL, GOIZPER, GRUPO DANOBAT, HERTELL, IDEKO, IKERLAN, IRIZAR, JMA, JOMA, KIDE, LAGUN ARO, LAN MOBEL, LANA, LKS, LKS Ingeniería, MAIER, MAPSA, MATZERREKA, MONDRAGON ASSEMBLY, MONDRAGÓN SISTEMAS, OIARSO, ONA PRESS, ORKLI, ORONA, ORTZA, SORALUZE, TAJO, ULMA, URIBESALGO SA.
BOLUNTARIOAK ETA LAGUNTZAILEAK
Kooperatibetan Tekniko izan diren jubilatutako kideak, Kanpoko proiektuetan koordinatzen diharduten pertsonak, Unibertsitateko ikasleak, Kooperatibetako Langileak, Herritarrak...
TALDE PROFESIONALA
Lau pertsona une honetan lan esparru ezberdinez arduratzen.
4.- GURE GEROA
Erronkak:
- Kooperatibismoaren oinarri nagusia den solidaritatea lantzeko eta mundu osora zabaltzeko tresna propioa izatea.
- Mundukide sortzeko oinarri izan ziren printzipioak, Interkooperazioa, Eraldaketa Soziala eta Zentzu Unibertsala egungo egoerara egokitu, sustatu eta Mugimendu Kooperatibo osora zabaltzea.
- Gure Komunitate Kooperatiboari ilusionagarri zaizkion garapen proiektuetan partehartzeko aukerak eskaintzea.
- Kooperatiben ekarpen soziala indartzea eta asetzen laguntzea.
- Gure Esperientzia Kooperatibotik ¡kas daitekeena mundura zabaltzea, Hegoaldearekin errespetuz jokatuz.
- Guztion aldetik (Kooperatiba, Enpresa, Un¡bertsitate eta Pertsonak) erakunde honekiko konpromiso eta identifikazio maila igotzen joatea.
- Urrutiagoko Esperientzietatik ¡kas dezakegun guztia jaso eta geure burua zein bakoitzaren erakundea aberastu.
- Garapen endogeno eta iraunkorra produkzio proiektu kooperatiboz bultzatu.