Deskribapena:
EKIPAMENDU-ONDASUNAK: MONDRAGON Korporazioa txirbil harroketa eta txapa deformazio bidezko Erreminta Makinen lehenengo espainiar fabrikatzailea da. Bere produktuak automobilgintza sektorera, etxetresna elektrikoen sektorera eta sektore aeronautikora zuzentzen dira. Horrez gain, automatizazio eta kontrol sistemak, egurrerako makinak, ontziratzeko eta paketatzeko makinak eta muntaia automatikoko sistemak ekoizten ditu.
Burdina eta aluminioa galdatzeko, trokel eta molde sorta zabala eskaintzen du, eta lehena da galdaketarako makinen diseinu eta exekuzioan.
Era berean, ostalaritzarako hornikuntza osotuak eta transformadore elektrikoak fabrikatzen ditu.