Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Eroski Taldeko langile jabeek 70 milioi euroko etekinak banatu dituzte

  • Fecha: 02-09-2006

Langileek ekitaldi honetan abian dauden eta 500 milioi eurotik gorakoak diren inbertsioak finantzatzera bideratuko dute aipatu diru kopurua.

Taldearen emaitzak banatzerakoan, %50 erreserbetara zuzentzen da, %40 langile jabeengana eta gainerako %10a gizartera, Eroski Fundazioaren jardueren bitartez.

Langile jabeek, erretiroa hartzen dutenean edo ibilbide profesionala beste enpresa batean jarraitzea erabakitzen dutenean, metatuta duten kapitala eskuratu ahal izango dute, eta urtero dirutan jasotzen dute kapital horrek sortzen duen interesa. Azken hiru urteetan, 2.000 langile inguru sartu dira euren borondatez Taldearen jabetzan.

Urteko etekinetatik Eroski Fundazioak kudeatzen duen %10ari dagokionez, gogora daiteke horren xedea direla batez ere kontsumitzailea informatzeko jarduerak, garapen jasangarria eta ingurumena eta elkartasunezko ekintzak.

Eroski Taldeak 31.000 pertsona biltzen ditu, horietatik ia 13.000 langile jabeak direlarik, eta bere jarduera komertziala Espainia osoan dago zabalduta, 1.800 establezimendurekin. Gaur egun, sarean zentro ugari daude: 82 EROSKI hipermerkatu, 650 EROSKI/center eta EROSKI/city supermerkatu, 46 gasolindegi, Eroski Bidaiak agentziaren 250 bulego, 40 Forum Sport kirol denda, 200 If perfume denda, 2 Abac aisia eta kultura denda, eta 16 plataforma merkantzietarako. Frantzian, berriz, Eroski Taldeak 4 hipermerkatu, 18 supermerkatu eta 17 gasolindegi ditu.


http://www.eroski.es

 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa