Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

MCCk hizkuntzen irakaskuntzaren apustua indartu du Mondragón Lingua finkatuz

  • Fecha: 14-06-2006

Etorkizuneko planetan aurreikusten dute Estatu mailako beste zentro batzuk irekitzea, Euskadiko Kutxak "olioa bezala zabaltzeko" abiarazitako estrategiari jarraituz: gertueneko eskualdeetan irekiko ditu zentro berriak, hau da, Santander, Logroño, Burgos eta Zaragozan.

2005-2008 Plan Estrategikoak, halaber, Txinako merkatuan sartzea ere planteatu du, eta dagoeneko hasita dago Shangain lankidetza hitzarmenak ezartzeko kontaktuekin.

Mondragón Lingua marka CIM-Centro de Idiomas Mondragóni lotuta dago, zeinak sektorean 30 urteko esperientzia baino handiagoa metatu duen. Zentroa gaur egun Mondragón Unibertsitatean partaide den Eskola Politeknikoaren babesean sortu zen, eta azken bederatzi urteetan Bai&by markarekin garatu du bere formazio jardueraren zati bat, bereziki Gasteizko eta Donostiako zentroetan.

Joan den urtean Bilboko lehenengo zentroa ireki eta gero, Bai&by markatik askatu berri dela, Mondragón Linguak bere zerbitzuen eskaintza indartu du orain, eta EAEko hizkuntzen formazioko lehendabiziko zentroa eta Estatuko bost handienetakoa: urtero 5.000 ikasleri baino gehiagori erakusten die.

Mondragón Linguaren eskaintza, funtsean, ingeles eta euskara formazioa da, eta 40 hizkuntzatara itzultzeko zerbitzua ere eskaintzen du. Bere irakaskuntza metodoan aurrez aurreko eskolak eta e-learningeko teknologia berriak uztartzen dira. Mondragón Linguara joaten diren ikasleak, gehienbat, ingelesa ikasi nahi dutelako joaten dira, %75, euskara ikasteko %20 joaten dira, eta gainerako hizkuntzak ikastera, bereziki frantsesa, alemana eta txinera, %5.

Mondragón Linguako lan taldea 150 profesionalek osatzen dute, EAEn dauden 5 zentroetan banatuta, eta 10 herritartasun desberdinetako irakasleak ditu eta 40 hizkuntzatara itzultzeko profesionalak. Bere jardueraren ezaugarrietakoa da teknologian berriak erabiltzea, batez ere: Internetera konektatutako edozein ordenagailutatik ikasteko aukera, ahotsaren ezagutza programarekin elkarreragiteko, ikasteko era gidatua eta librea, gainbegiratze pertsonalizatua, aurrerapenaren ebaluazioa irakaslearen eta ikaslearen artean, on-line komunikazioa foro eta txaten bitartez, eta glosategia eta hiztegia barne edukitzea.

Gainera, doako beste hainbat zerbitzu ematen ditu, ikaskuntzari balioa eransten diotenak, horien artean: Lingua lunches-lingua bazkariak, irakaslearekin bazkalduz hizkuntza praktikatzeko aukera ematen dutenak, aurrez aurreko saioetara joateko denbora gutxi duten pertsonentzat pentsatua; MP3 erabiltzea, ingelesez bidalitako edozein testu deskargatzeko aukerarekin; Lingua mail, zeinak astero informazio mezu elektronikoa bidaltzen dien ikasleei; bideokonferentzia bidezko eskolak, hau da, aurrez grabatutako eskolak, zeinekin ikasleek aukera duten benetako eskolak hartzeko, eta On-line komunitatea, hizkuntza praktikatu ahal izateko hainbat foro eta txat integratu eta moderaturekin.

http://www.cim-idiomas.com

 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa