|
|
Bermatutako Aurrezki Hirukoitza
Gordailua elkar osatzen duten hiru produktu ezberdinek osatzen dute. Batetik, urtebeterako Epea dago, interesak mugaegunean eta urtean % 4ko interes nominala ematen dituena.
Bestetik, EuroStoxx Erreferentziatzat duen Aurrezki batean inbertitzen du, kapitalaren % 100 bermatuta eta oso errentagarritasun erakargarriarekin.
Eta azkenik, bost urterako Kudeaketa Alternatiboko Gordailu batean inbertitzen du.
Bigarren aldia da, Euskadiko Kutxak Kudeaketa Alternatiboko Gordailu bat merkaturatzen duena. Lehen urtean, % 5,3ko errentagarritasuna lortu du.
Jaulkipenak 25 MM€-ko muga du Kudeaketa Alternatiboko Gordailuan eta 10 MM€-koa EuroStoxx Erreferentziatzat duen Aurrezkian. Ekainaren 27an amaitzen da harpidetza egiteko epea, edo bestela, jaulkipena osatzen denean.
http://www.cajalaboral.com