|
|
Fagor Automationek etorkizunerako proiektu handiekin ospatu du 25. urteurrena
Bilkuran aritu ziren baita ere: Jan Borgonjon, Interchina Aholkularitzako lehendakaria, Txinako merkatuak aurkezten dituen aukerez eta mehatxuez hitz egiteko, eta Cecimoko lehendakari nagusia den René Grothedde (Europako Makina-erremintako Fabrikatzaileen Konfederazioa), zeinak sektoreari buruzko oso datu eta balorazio interesgarriak eman zituen, bereziki Europako esparruari dagokionez.
Ekitaldia ixteko Iñaki Telletxea mintzatu zen, Eusko Jaurlaritzako Industri Teknologia eta Garapeneko sailburuordea dena, eta adierazi zuen Fagor Automation euskal enpresentzako eredua dela, nazioartearen eremuan eta globalizazioari zer egin behar den jakiteko.
1987, artean oso enpresa gutxik planteatzen zutelarik Txinan ezartzea, Fagor Automation dagoeneko zenbaki bidezko kontrolak eta bistaratzeko sistemak saltzen hasita zegoen bertan, baita teknikariak prestatzen ere, asistentzia gertutik eta kualifikatua eman zezaten. Gaur egun 7.000 kontrol baino gehiago ditu instalatuta Txinako enpresetan, eta bera da CNCko markarik ezagunenetakoa; gainera, muntaketarako planta bat du Pekinen, 30 enplegaturekin.
Kooperatibaren fakturazioak ekitaldi honetan 55 milioi euro gaindituko ditu, horietatik %76 nazioarteko salmentetan lortuak. 2004an, horietatik %46 Asiako merkatutik etorri ziren (batez ere Txina eta Taiwan), %30 Amerikatik eta %24 Europatik. Plantilla batez beste 600 pertsonak osatzen dute gutxi gorabehera, eta horietatik 150ek 16 herrialdetan barreiatuta dauden 24 ordezkaritzetan egiten dute lan.
Estatu espainiarrean Fagor Automation sektoreko liderra da, eta bera da makineria automatizatzeko eta kontrolatzeko produktuak garatzen eta fabrikatzen dituen enpresa bakarra. Bere gestioaren funtsezko alderdi bat da Ikerketa eta Garapenerako politika, eta historikoki bere salmentetatik %10-12 bitartean bideratu du horretara. Gaur egun 90 pertsonak dihardute I+Gko zereginetan, Arrasate-Eskoriatza-Usurbilgo plantetako plantillaren %21, eta horietatik 50ek etorkizuneko garapenetan dihardute.
2005-2008 Plan Estrategikoak 8,2 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du aldi horretarako, eta horietatik %20 Txinako plantak erabiliko ditu. Makina-erremintaren sektorean zentratutako negozio tradizionalaz gainera, Fagor Automationek etorkizuneko beste sektore batzuetara zabaldu nahi du bere jarduera, horien artean energia, osasuna eta bioteknologia. Salmentei dagokienez, planak aurreikusten du 2008an 70 milioi eurora iritsiko direla, 675 pertsonaz osatutako plantillarekin.
http://www.fagorautomation.com