|
|
Fagor Ederlan Eslovakian jarri da
Bere kokapen estrategikoari eskerrak, Europako erdialdeko eta ekialdeko merkatuetatik gertu dagoelarik, Fagor Ederlanek lehiatzeko abantaila lortu ahal izango du Austriara, Alemaniara eta Eslovakiara bertara bideratzen dituen bere produktuetan, eta herrialde horiei egiten dien eskaintza ere hobetuko du. Ezarpen honek sendotu egiten du Aretxabaleta eta Eskoriatzako instalazioetatik egiten duen eskaintza, eta gaur egun dituen negozioen hazkundearen osagarria izango da.
Inbertsioa, 2008ko mugara begira, 20 milioi eurora iristen da, eta 2008an 22 milioi euro fakturatzea espero da.
Beste bezero estrategiko batzuen eskaera osagarriak lortzeko duen posizio lehiakorra ere hobetzen du Fagor Ederlanek, izan ere, horiek urruti zeudelako ez zuen irispide errazik, eta eskualde horretan produkzioa zabaltzeko asmoa duten gaur egungo bezeroen artean ere salmentak haziko dituela espero du. Hain zuzen ere, Fagor Ederlanen bezero nagusi askok egin dute Europako ekialdean ekoizpena hedatzeko aurreikuspena, horien artean: General Motors, Renault eta Getrag Frod Transmision transmisioen fabrikatzailea.
Europako ekialdeko lehenengo produkzio plataforma den ZNSP erosteak mugarri bat ezarri du Fagor Ederlan Taldeak 2005-2008 laurtekorako landu duen Plangintza Estrategikoko helburuen barruan, eta estrategia global bati erantzuten dio, zeinaren helburua den eskaintza egiteko gaitasun egokia lortzea Europako ekialdean, Asian eta NAFTA osatzen duten herrialdeetan (Kanada, Estatu Batuak eta Mexiko).
Fagor Ederlan Taldeak ekitaldi honetan 550 milioi euro baino gehiago fakturatzea espero du, horietatik %74 nazioarteko salmentetan. Ezarpen berri honekin, Taldeak 14 produkzio planta izango ditu.
http://www.mondragoncorporation.com