|
|
Euskadiko Kutxa, Espainiako finantza sektoreko zerbitzu kalitatearen liderra
Madrilgo STIGA-Ikerketa Institutuak Espainiako 105 entitateren artean egindako azterketaren arabera, Caja Laboral-Euskadiko Kutxa Espainiako liderra da finantzen sektoreko zerbitzuaren kalitateari dagokionez, 8,10 puntuko balorazioarekin.
Gaur Bilbon egin den prentsaurrekoan jakinarazi da txostena, eta bertan parte hartu dute Caja Laboral-Euskadiko Kutxako zuzendari nagusi Elias Atutxak, Negozio Garapenaren Arloko zuzendari Xabier Egibarrek, eta STIGAko zuzeneko bazkide Carlos Tercerok.
Tercerok zehaztu du ikerketaren muina izan dela bateko eta besteko finantza entitateetan bezeroak nola artatzen diren aztertzea, hainbat alderdi azpimarratuz, hala nola gestioaren azkartasuna, tratu pertsonala edo kredituen inguruko aholkularitza. Azterketa 105 finantza entitatetan egin zen, guztira 6.300 bulegorekin baino gehiagorekin.
STIGAko zuzendariak nabarmendu zuen, halaber, aztertutako entitateek bankuen negozioan garrantzitsuak diren hiru arlotan puntuazio ona lortu dutela: ez da itxaron beharragatik arazo handirik sortzen, bezeroenganako tratua adeitsua da, eta bulegoak erosoak dira. Aitzitik, hobetzeko arloen artean aipatu zituen bezeroei ematen zaien aholkularitza eta lan komertziala.
Aztertutako 105 entitateetatik, Caja Laboral-Euskadiko Kutxa buruan dago zerbitzuaren kalitateari dagokionez, 8,10 punturekin, eta atzetik daude Caja Rural de Navarra (7,93) eta Ibercaja (7,90). 105 entitateen batez bestekoa 7 puntu izan zen.
Tercerok gaineratu zuenaren arabera, bezeroari eskainitako denborari dagokionez, sektorearen batez bestekoa 9,9 minutu dira, eta Euskadiko Kutxan, berriz, 13 minutu baino gehiago ematen dituzte. Gainera, ikertutako beste atal batzuetan ere batez bestekoaren gainetik kokatzen da, esaterako, mailegu bat gauzatzerakoan eskaintzen den informazioaren inguruan.
Bere hitzaldian, Caja Laboral-Euskadiko Kutxako zuzendaria den Elias Atutxak emaitza horiek “oso pozgarritzat” jo zituen, eta azaldu zuen entitatean lehenesten diren jarduera ildoak gestioaren kalitatea eta proaktibitate komertziala direla.
Baita ere nabarmendu zuen arrakastaren gakoak banaketa sare tradizionalen optimizazioan bilatu behar direla, salmentarako kanal alternatiboetan –Internet, kasu–, eta salmenta gurutzatuan. Atutxak adierazi zuen 2009-2011 plan estrategikoan zerbitzuaren kalitatean lidergoa lortzearen aldeko eta aholkularitza espezializatuaren aldeko apustua egin zela, bezeroei produktu egokiak eskainiz eta horien beharretara egokitzeko lan eginez.
Ildo horretan, baieztatu zuen emaitza horiek hainbat adierazletan islatzen direla, adibidez, hipoteken merkatuan, horretan merkatu kuotak irabazten ari baitira, fidelizazio indizeetan kokapen “bikaina” izateaz gain.
http://www.cajalaboral.com/