Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

GSR Debagoiena Zentro Gerontologikoaren inaugurazioa, LKSk eta MONDRAGONek sustatuta

  • Fecha: 28-10-2009

 GSR Debagoiena Zentro Gerontologikoa Gipuzkoako ahaldun nagusia den Markel Olanok eta Dependentziaren Arretarako zuzendaria den Juan Ramon Larrañagak GSR Debagoiena Zentro Gerontologikoa inauguratzeko ekitaldia presiditu dute gaur, bertan zirelarik baita ere MONDRAGON Korporazioko lehendakari Jose M. Aldekoa, Aretxabaletako alkate Inaxio Garro eta LKSko zuzendari nagusi Alberto Gorroñogoitia.

Zentroa LKSk eta MONDRAGON Korporazioak sustatu dute, egoiliarrentzako 170 leku espezializatu ditu, eta horietatik 30 bi unitate psikogeriatrikoetakoak dira eta beste 30 eguneko zentroko plazak.  Inbertsioa 12 milioi euro izan da,  eta horietatik milioi bat Gipuzkoako Foru Aldundiak ipini du; gestioari dagokionez, GSR Kooperatibak gidatuko du, zeinak hirugarren adinekoentzako zerbitzuen alor honetan esperientzia handia duen dagoeneko.

Markel Olano ahaldun nagusiak adierazi zuenez, Kooperatibak zaharren egoitzen eremuan sartzeak erakusten du politika sozialen eremua ez dela soilik gastu, aitzitik, inbertsioa ere bada, “ eta horrela ulertu du MONDRAGON Korporazioak, jarduera horretan nitxo ekonomiko berria detektatu baitu”. Gaineratu zuenez, “garrantzitsua da MONDRAGONek, bere lan gaitasunarekin eta metodologiarekin, politika sozialei eraginkortasuna ematea, bere enpresa ikuspegia eskainiz”.

Juan Ramon Larrañagak nabarmendu zuen Zentro hau ireki eta gero eskualdean itxaron zerrendak ia-ia desagertu egin direla, eta gainera beste eskualde batzuetako adinduak ere bertaratu ahal izan dira, esaterako, Eibarretik. Halaber, gaineratu zuen Aretxabaletako Zentro honek bere Departamentuaren helburuari erantzuten diola, “zainketa pertsonalizatuan eta diziplina askoko profesional talde handi baten zeregin garrantzitsuan oinarritutako arreta eredu bat eskaintzen duelako. Kalitatearen eta apaltasunaren printzipioetan oinarritutako Zentro bat”.

Egoitzak eskaintzen dituen 170 lekuekin, Debagoienean dagoeneko 542 plaza dira, hau da, Gipuzkoarako 2008-2012 aldirako Gizarte Politikako Departamentuak ezarri zuen helburua gainditu da, horretan aurreikusten ziren lekuak 518 baitziren eskualde osorako.

Jose Mari Aldekoak, berriz, gogorarazi zuen hirugarren adinaren sektorean sartzea Korporazioak jada orain dela lau urte erabaki zuen lan ildo bat dela, orduan erregimen kooperatiboan eta kontzeptu integralarekin garatu zitekeen jarduera posibletzat ikusi baitzen. Horren barruan sartzen dira LKSk zentrorako egin duen sustapena, diseinua eta eraikuntza, baita ondoren GSRk egin beharreko gestioa ere, beharrezko langileak hautatu eta gero.

 LKSk higiezinen aholkularitzaren, ingurunearen urbanismoan, arkitekturan eta eraikinen diseinuen arloan daukan egiten jakitea eskaini du. Zentroak 8.600 m2 dauzka eraikita, eta 1.700 m2 lorategi eta terrazetan, eta lanak gauzatzeko lehentasuna izan dute iraunkortasun irizpideek, izan ere, energia aurrezteko neurriak hartu dira, eraikinari orientazio egokia eman baitzaio, patioetan argi zuloak diseinatu dira, fatxada egurastuak eta eguzki plakak instalatu dira, eta beroa berreskuratzeko ekipamenduak ere jarri dira. 

GSR Gestión de Servicios Residenciales, LKS Kooperatiban kokatuta dago, eta daukan esperientzia eskainiko du zentroa kudeatzeko, zuzeneko 60 langilerekin eta zeharkako 40rekin; horiek 170 egoiliarrei eta eguneko zentroko 30 erabiltzaileri emango diete arreta

 

 

http://www.gsr.coop


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa