Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Eroskik Malagako plataforma logistikoa saldu du

  • Fecha: 04-11-2009

Argazkia Eroski HiperEroskik Mercamalagan duen plataforma logistikoaren higiezina saldu du gaur. Plataforma Santander bankuak erosi du, zeinak halaber leasing kontratu bat sinatu duen Azkar taldeko merkataritza sozietate batekin, eta horrek Eroskiri alokatu dio, epe luzerako kontratu baten bidez.

Eroskik higiezinei buruzko nazioarteko aholkularitza den Colliers etxearen aholkua izan du eraikinak desinbertitzeko operazio berri hau formalizatzeko, eta DJV Abogados etxearen laguntza juridikoa ere izan du.

Eroskik orain arte bezala jarraituko du merkantziak banatzeko jarduera logistikoarekin, bere sare komertziala hornitzeko, alokairu erregimenean, bere plan estrategikoan ezarrita dudena betez.  Horrenbestez, banaketa jarduera epe luzerako alokatutako instalazioen bitartez egingo du, bere jabetzapeko establezimenduen erregimenean egin beharrean.

Mercamalagako Plataformatik, Eroskik 130 saltokitara baino gehiagora banatzen ditu produktuak, eta horietako gehienak Andaluzian daude, eta beste batzuk Valentziako eta Murtziako Erkidegoetan. Plataformaren azalera 35.000 m2 da, lau urteko antzinatasuna dauka, eta produktu freskoak zein galkorrak banatzen ditu.

http://www.eroski.com/


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa