Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

MCCTELECOM-EK ISO 20.000 ziurtagiria lortu du

  • Fecha: 23-11-2009

Argazkia Kalitate mailarik handiena MCCTELECOM Kooperatiba MONDRAGON Korporazioko kidea da eta IKT soluzioak eta zerbitzuak eskaintzen ditu (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), eta ISO 20.000 ziurtagiria lortu du, Gipuzkoa, Bizkai eta Kantabriako bulegoetarako zerbitzuen kudeaketan exijentzia eta kalitate mailarik handiena bermatzen duena.

Ziurtagiria Espainian soilik lehen maila teknologikoko enpresek dute, horien artean Telefónica eta Indra, eta IKT zerbitzuak kudeatzeko eredu bat egiaztatzen du, nazioartean UNE ISO/IEC 20.000 izenarekin ezagutzen dena.

Ziurtagiriak IKT azpiegituren erabilera ezin hobea lortu nahi du, eta bezeroei emandako zerbitzuen prestazioan bikaintasuna bermatzen du eta IKT zerbitzuen negozioan kalitate maila ezin hobea, besteak beste “housing, hosting eta ISP” lerroetako euskarria, operazioa eta ikuskapena eskainiz.

MCCTELECOM 2007an abiarazi zen kooperatiba gaztea da. Bere langile taldean 45 pertsonak dihardute, gehienbat komunikazioen arloko ingeniariek eta kualifikazio handiko teknikariek. Aurten izango duen fakturazio 5 milioi eurora iritsiko da, hau da, aurreko urtean baino %18 gehiago. Eta zifra hori 2012rako %50 handitzea espero du.

Bere misioa soluzio eta zerbitzu integralak eta berritzaileak ematea da, informazio eta komunikazio teknologietan (IKT) eta kudeaketaren bikaintasunean oinarrituta, bezeroentzat balioa sortzeko, ingurunearentzat iraunkorra izango den negozio baten garapenaren bidez. Bere jarduera eremuetan aurki daitezke aholkularitza, diseinu eta ingeniaritza teknologikoa, proiektuen ezarpena eta martxan jartzea, eta ustiapen eta saldu ondoko zerbitzuen gestioa, betiere bezeroen jarduerari balioa eransteko proposamenekin.

Ekarpenik garrantzitsuenen artean arlo hauetan egindakoak daude:

..Industri planta energetikoak: ziklo konbinatuko zentralak, Bahia Bizkaia, Boroa eta Toledoko La Sagra; zentral termikoak, Robla eta Narcea; Granadako Calahorrako eguzki planta termikoa, eta Alonsotegiko Zabalgarbiko Hiri Hondakin Solidoen balorazio energetikoa egiteko Planta.

..Kantabriako puntu garbien sarea, ingurumenaren kudeaketan diharduen Mare enpresa publikorako. 40 kontrol gune ditu lurralde osoan banatuta, sistemaren gestio zentralizatua eta fidagarria egiteko.

..Zentro komertzialetako komunikazioak: Itaroa Huarte/Iruñean, Ikea Barakaldon, Eroski Dos Mares San Javierren (Murtzia), eta IFA taldeko supermerkatuak Kantabrian.

..EAEko eta Kantabriako hainbat enpresaren eraikin industrialak:

..Arabako eta Zamudioko (Bizkaia) parke teknologikoak, Garaia Berrikuntza Gunea.

..Osasun zentroak: Vitoria-Gasteizko Santiago ospitalea eta Kantabriako Mompia ospitalea.

http://www.mcctelecom.es/


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa