Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

MONDRAGON-ek EAE-ko enplegu osoaren %3,6 2008an

  • Fecha: 27-11-2009

Argazkia industri enpleguaren %8,12008an MONDRAGON Korporazioak bere kooperatiba eta elkarte partaidetuetan batez beste enplegatu zituen 92.773  lanpostuetatik, 35.629 lanpostuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan gauzatu zuten beren jarduera, eta 4.412k Nafarroan.

EAE osoko 2008ko ekonomiari buruz Eustatek argitaratutako datuak erreferentziatzat hartuta, Korporazioko 35.629 langileak erkidegoko enplegu osoaren %3,6 izan ziren. Nafarroan, berriz, Foru Erkidegoko enplegu osoaren %1,5 izan ziren.

Industri sektorea bakarrik hartuta, MONDRAGONen garrantzia areagotu egiten da, bere industri enpresek sektorean duten enpleguaren portzentajea %8,1 izan baitzen EAEn, eta %2 Nafarroan. Korporazioak Gipuzkoan dauka industri presentziarik handiena eta, bertan, portzentajea industri enpleguaren %15era ere iritsi zen, hau da, Gipuzkoako fabriketako 7 langiletik batek  MONDRAGONeko industri enpresetan lan egin zuen 2008an.

Industriakoak ez diren sektoreetan, enplegu kooperatiboaren garapenaren protagonista nagusiak dira Euskadiko Kutxa, finantzen sektorean, eta Eroski, banaketaren sektorean. Bi erakundeek zabalkunde handia dute EAEn eta Nafarroan, eta 2008an bi erkidegoetan 12.435 langileri eman zieten lana. Zifra hori ia 17.000 lanpostura igotzen da, Euskadiko Kutxako eta Eroskiko langileei finantzen eta banaketaren sektoreetan diharduten MONDRAGONeko gainerako kooperatiba eta elkarteetako langileak gehitzen bazaizkie.

Korporazioaren jarduera guztiak kontuan hartuta, 2008aren amaieran, MONDRAGON Gipuzkoako lehenengo enplegatzaile pribatua zen, 20.221 zuzeneko enplegurekin, baita Bizkaikoa ere, 12.660 enplegurekin, eta Nafarroan bigarrena, 4.412rekin, eta Araban hirugarrena, 2.748 enplegurekin.

Zuzeneko enpleguaz gain, 2008an Korporazioak garatutako jarduerak gutxi gorabehera 19.600 lanpostuko enplegu induzitua sortu zuen EAEn, Korporazioko enpresek bertako enpresa hornitzaileei eskatutako ondasunen eta zerbitzuen bitartez. 

www.mondragon-corporation.com

 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa