Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

URSSA altzairuzko egiturak bidaliko ditu Calatravac diseinatutako "Zero Eremu" -rako

  • Fecha: 16-12-2009

Argazkia New Yorkeko Zero EremuaGasteizen egoitza daukan eta MONDRAGONen integratuta dagoen URSSA Kooperatibak New Yorkeko Zero Eremuan kokatuko den Garraio Aldagune berriko plantei eusteko egituraren zati bat bidaliko du; lanaren arkitektoa Santiago Calatrava da.

Azpiegitura konplexu baten bitartez, Trans-Hudson Portu Agintaritzako aldiriko trenak, New Yorkeko metroa eta John F. Kennedy aireportu internazionalarekin lotuko duen tren lotunea konektatuko dira. Valentziar arkitekto ospetsuak, DMJM + Harris eta STV Group enpresa amerikarrekin batera, beirazko eta altzairuzko egitura bat diseinatu du Zero Eremua berregiteko proiektu honetarako, “haur baten eskuek askatzen duten hegazti” baten itxura izango duena.

URSSAk 2005ean AISC Ziurtagiria atera eta gero lortu du obra berezi honetan parte hartzea; ziurtagiria USAn herrialde horretara metalezko egiturak hornitu ahal izateko egiaztapen gorena ematen duen American Institute of Steel Constructions erakundeak ematen du.

Obra erakusleiho bikaina izango da URSSAk Estatu Batuetan duen irudirako eta, ondorioz, Amerika kontinenteko beste herrialde batzuetan lehenago egindako lanen ondoren bere proiekzio internazionala indartu ahal izango du; horien artean daude Argentina, Uruguai, Txile eta Mexiko.

Zona Eremuko “World Trade Center Transportation Hub” proiektuak Santiago Calatrava arkitektoaren diseinu ausart bati erantzuten dio, eta forma kurboak nagusituko dira diseinu klasikoen aurretik. Diseinuaren oinarrian altzairuzko hainbat saiheski daude, tartean beira dutenak, geltokiko beheko mailetara argiaren sarrera maximizatzen laguntzeko. 

Barrualdeko hall handian eta lurrazpiko mailetan ez da zutaberik egongo, askatasun espazialaren sentsazioa emateko eta bertako mugimenduak errazteko. Erdigune edo hub hori, halaber, oinezkoentzako pasabidea izango da WTCko (World Trade Center) beheko mailetan kokatuko den lurrazpiko merkataritza gunera joateko.

Lurrazpiko hall nagusian haizearekin eta argiarekin kontaktu handiagoaren sentsazioa emateko, Calatravak eraikinaren kanpoko zerua mugikorra izateko diseinatu du, udan eguzkiaren argitasuna eta haizea sar daitezen, kirol estadioetan egiten denaren antzera.

http://www.urssa.es/


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa