Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Eroskik epe luzerako zorra berrantolatu du

  • Fecha: 23-12-2009

Argazkia  Eroski HipermerkatuaEroskik 23 banku entitaterekin hitzarmena izenpetu du zorra berregituratzeko asmoz. Horri esker, haren finantza egoera sendotu eta negozio planak garatu ahal izateko beharrezkoa den egonkortasuna lortuko du.

Hitzarmen horren oinarria epe laburreko kreditu linea ugari kreditu bakarrean elkartzea izango da. Kreditu berriaren balioa 1.705 milioi eurokoa da eta haren epemuga 2014ko urtarrila izango da.

Constan Dacostaren, Eroskiko presidentearen, ustez: “Hitzarmen honek Eroskiren kaudimena eta banku nagusiek gure proiektuan jarri duten konfiantza baieztatu du. Gainera, gure konpromisoen eta eragiketen inguruko segurtasun osoa bermatzen du gure kanpoko laguntzaileei dagokienez: fabrikatzaileak, hornitzaileak, Eroski Ekarpenen inbertsiogileak eta abar. Akordio berriak EROSKIri etorkizuneko plangintzetarako eta proiektuetarako behar adinako finantza baliabideak emango dizkio. Hala eta guztiz ere, estrategikoak ez diren higiezinak eta aktiboak saltzeko abian ditugun kudeaketa lanekin aurrera jarraituko dugu, zorra gehiago gutxitzea baita gure helburua. Testuinguru komertzialari dagokionez, kostu operatiboak doitzeko gure politikarekin aurrera jarraituko dugu, prezioari dagokionez eskaintza lehiakorra egin ahal dezagun, errentagarritasuna ezinbestean kaltetu gabe”.

Eroskik eta banku entitateek kreditu horren tarte ugarien egitura zehaztu dute. Gauza bera egin dute horietako bakoitzaren amortizazioa egiteko egutegi zehatzarekin. Hitzarmenak 150 milioi euroko “revolving” tartea biltzen du. Tarte hori likideziako eta diruzaintzako behar jakinak betetzera bideratuta dago. Gainera, Eroskiri finantza entitate batek 41 milioi euroko beste kreditu bat emango dio. Zenbateko hori aurreko kredituari gehituko zaio eta haren amortizazio tarte bat osatuko du.

Bestalde, kontratu mailako arrazoiak direla eta gaur egun epe laburrerako zor gisa kontabilizatuta dagoen 790 milioi euroko kreditu sindikatua epe luzerako zor gisa hasieran zuen izaerara itzuliko da eta haren epemuga 2014ko iraila izango da.

Hitzarmen honi esker, finantza zorraren amortizazio egutegiak jardueraren araberako kutxako fluxuen sorrerara egokituko dira. Horri esker, zorpetzea nabarmen gutxituko da eta birfinantzatze horrek iraungo duen epean finantza arloko moldaeran egonkortasuna lortuko du 2014ko urtarrilera arte.

Zorraren tarte ugari horien amortizazioa negozioaren baliabideak sortzearen arabera egokitzeak berrikuntzako, dendak modernizatzeko eta produktibitatea hobetzeko proiektuei konfiantzaz ekitea ahalbidetzen du. Izan ere, horiek dira hurrengo lau urteotan Eroskik gauzatu nahi dituen proiektuak.

Birfinantzatzeko akordio hori sinatuta Eroskik egonkortasuna lortu duen arren, estrategikoak ez diren beste sustapen eta zentro komertzial batzuk saltzeko helburuarekin aurrera jarraitu nahi du. Eroskik orain arte proiektu horrekin aurrera jarraitu du, baina atzeratu egin behar izan du aldekoak ez diren kanpoko hainbat baldintza direla eta (higiezinen zein finantza arlokoak). Aktiboa etorkizuneko errentamenduarekin saltzeko eragiketa horietako batzuk datorren asteotan egingo dituzte.

Goldman Sachs-ek Eroskiren finantza aholkulari esklusibo gisa egin du lan haren zorra berregituratzeko lanean.

http://www.eroski.com


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa