Prentsa aretoa

Artikel actuel | Suchen | Syndication

“Eroski ekarpenen” titularrek 33 milioi euro jaso dute interesetan

  • Fecha: 03-02-2010

EROSKI Elkarte Kooperatiboak EROSKI Menpeko Finantza Ekarpenetako titularrei 33 milioi euro ordaindu die guztira, 2009. urtean sortutako interesei dagozkienak.

Interesak aurreikusitako egutegiaren arabera ordaindu dira, eta %4,79ko tasa ezarri da 2007. urteko jaulkipenerako, eta %5,29koa 2002,2003 eta 2004. urteetako jaulkipenetarako. 2007ko jaulkipeneko titularrek 14,4 milioi euro jaso dute, eta aurreko jaulkipenetakoek 19,1 milioi euro. 

2010. urterako, interes tasa berriak %3,726an finkatu dira (%1,226 + %2,500 euriborra) eta %4,226 (%1,226 + %3,000 euriborra), hurrenez hurren.

EROSKI Menpeko Finantza Ekarpenak merkatuan dauden aukerarik erakargarrienen artean finkatu dira inbertitzaileentzat eta aurreztaileentzat, duten errentagarritasun eta likidezia handiagatik. AIAF errenta finkoko merkatuan kotizatzen dute, eta 2009. urtean kotizazio egonkorra mantendu zuten. Ekarpenen saldo bizia 600 milioi euro baino gehiago da.

Puntu-puntuan, 2003az geroztik, urtarrilaren 31n Ekarpenen titularrek interesen ordainketa jaso dute, eta horien zenbateko metatua gaur egun 179 milioi euro da.

EROSKI enpresa liderra da banaketaren sektorean, eta bere sare komertzialean 2.300 establezimendu baino gehiago daude, eta 50.000 pertsona inguruko profesional taldea. Global Retail azken txostenaren arabera, EROSKI 76. postuan dago mundu mailan, eta azken ekitaldian hamalau postu igo ditu.
 

www.eroski.es


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa