Prentsa aretoa

Artikel actuel | Suchen | Syndication

Osasun eta Kontsumo sailak eta MONDRAGON Korporazioak kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute

  • Fecha: 22-02-2010

Argazkia: Aldecoa eta Bengoa hitzarmenaren ekitaldianOsasun eta Kontsumo Sailak eta MONDRAGON korporazioak, heziketa, ikerketa, teknologia eta aplikazio esparruak haintzat hartuko dituen kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute gaur.

Osasun-sare publikoak euskal industria korporaziorik nabarmenenarekin lan egiten duten lehen aldia da oraingoa; beren gaitasun  estrategiko eta teknologikoei esker EAEren aberastasuna, enplegua eta garapena bultzatzeko apustu argia egin nahi du. Horrez gain, Osakidetzak korporazioaren ezagutza eta esperientzia erabili ahal izateko lan esparruak gauzatuko ditu. Horrela, osasun laguntzaren kalitatea eta osasun sareak erabiltzen dituen produktu eta zerbitzuak hobetzea lortu nahi da. 

Rafael Bengoa sailburuak (Osasun eta Kontsumo Sailaren ordezkari legez), Osakidetzak, Osasunaren Garapen eta Ikerketaren Euskal Fundazioak eta José Mª Aldecoak (MONDRAGON Korporazioko, Unibertsitateko eta teknologia Zentroetako presidentea) sinatutako akordio honen garrantzia nabarmendu dute. Izan ere, entitate biek erakutsi behar omen dute erakunde publiko eta pribatuen arteko loturen indarra, horrek bermatzen baitu gure sistema sozio-ekonomikoaren iraunkortasuna eta eraginkortasuna eta garapen gaitasuna areagotzeko helburuak lortzea ahalbidetzen du.

Bengoa sailburuak adierazitakoaren arabera, Osasunak Eusko Jaurlaritzaren guztizko aurrekoentuen herena hartzen du eta horri esker, gero eta zerbitzu aurreratuagoak eskaintzeko gai da. Era berean, ikertzaileen prestakuntza maila ere altuagoa da eta horrela, gora egiten duen osasungintzako eskariari era iraunkorrean aurre egiteko aukera dago. ‘Gure egungo erronkak, aukerak dira industria esparruarentzat eta, ondorioz, Osasuna ez da hemendik aurrera gastu huts bat bezala hartuko; eremu ekonomikoan aberastasuna eta lana sortuko dituen iturria izango da. Izatez, gaur sinatu duguna bezalako hitzarmenak dira bide horretatik goazenaren seinale’.

Osasun eta Kontsumo Sailak eta Mondragon Korporazioak elkarrekin lan egiteko kolaborazio akordioa gauzatu dute, osasun sektore publikoa eta industria sektore pribatua uztartuko dituena. Honekin, hiritarrei eskaintzen zaien arretaren kalitatea hobetzea eta era berean, enpresa-garapen eta eraberritzeari bultzada bat ematea lortu nahi da. Akordioaren xede nagusia hiritarren  osasun kalitateari mesede egingo dioten proiektuak garatzea izango da eta osasun esparruko zerbitzu eta produktuak burutuz, lanpostu berriak sortzea.

Instituzio bien arteko elkarlana aurrikusten du sinatu berri den hitzarmenak; osasun sailaren eta enpresa munduaren arteko ezagutza elkarbanatuz proiektu berriak martxan jartzeko erak zehazten dira akordioan.

Aipatutako helburuak lortzeko batzorde Estrategiko bat garatuko da. Plataforma bakoitzeko ordezkari nagusiak izango dira batzorde honetan.

Estrategiari dagokionean lehentasunak zein diren zehaztea izango da  Estrategia Batzordearen lana eta baita aurrera eramango diren proiektuak aukeratzea eta beren zatiak eta garapen prozedurak mugatzea.

Bestalde, Osoko Bilkuran Rafael Bengoa, Osasun sailburuak eta Jesús Mª Fernández, sailburuordeak hartuko dute parte Osasun eta Kontsumo Sailari dagokionez, eta MONDRAGON Korporazioaren aldetik, José Mª Aldecoa presidentea eta Ikerketa, Promozio eta Ezagutzako presidenteordea egongo dira.

Hitzarmenak hiru urteko balioa izango du, urtean behin berrituko da.

www.mondragon-corporation.com


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa