|
|
Javier Mutuberriari, ORONAko zuzendari nagusia, “Urteko enpresaria” saria jaso du
Gipuzkoako Bazkundeak Javier Mutuberriari eman dio “Urteko enpresaria” saria, XVIII. edizioko “Gipuzkoako Industriaren Sariak” banatzeko ekitaldian. Sariok, hain zuzen ere, Gipuzkoan aberastasuna eta lanpostuak sortzen dituzten enpresarien lana onesten dute. Epaimahaikideek nabarmendu dutenez, “lidergo-gaitasun handia dauka, eta partaidetzazko ikuspegia sustatzen du kudeaketan”.
Sariak banatzeko ekitaldia Gipuzkoako Bazkundean egin da, eta, Patxi López lehendakariak ez ezik, Gipuzkoako arlo ekonomiko eta industrialeko ordezkari ugarik ere parte hartu dute bertan.
ORONA, Gipuzkoako enpresa sustatzaile nagusietakoa da gaur egun, eta emaitza bikainak lortu ditu azken ekitaldiotan, 2009. urte zailean bertan ere bai. ORONA Berrikuntza eta Sustapen Poloa proiektua azpimarratu beharra dago. Galarretan egongo da kokatuta, hau da, Miramongo Parke Teknologikoaren jarraipenean, eta hurrengo irailean jarriko da lehen harria. 108.000 m2-ko azalera eraikigarria kontuan hartuta, ORONA proiektuak 40.000 m2 hartuko ditu, eta honako hauxe egongo da bertan: ORONAko egoitza korporatiboa, Orona eic Ikerketa Zentroa, Enpresa Jarduera Berriak Sustatzeko Zentroa, Ikerlan Ikerketa Zentroa eta Mondragon Unibertsitateko beste Ikerketa Zentro bat. Proiektuari esker, goi-prestakuntzako 1.000tik gora lanpostu garbi sortuko dira.
Gainontzeko sariei dagokienez, Cometel enpresak jaso du nazioartekotzeari zegokiona; Metalocauchok enpresa txiki eta ertain eskainitako aitorpena eta Sayma enpresak “Zerbitzu Enpresa" saria erdietsi du.
http://www.orona.es