|
|
Fagor Etxetresna Elektrikoen Taldeak hitzarmena lortu du zorra birfinantzatzeko
Fagor Etxetresna Elektrikoen Taldeak akordioa lortu du bere finantza hartzekodun nagusiekin, zorra berrantolatzeko. Hitzarmenaren terminoen arabera, alde batetik, epe luzerako maileguak birfinantzatuko dira –121 milioi euroko zenbatekoan–, bere termino eta baldintzak merkatuaren gaur egungo egoerara moldatuta, eta, beste aldetik, epe ertainera zirkulatzailea finantzatzeko lerroak mantenduko dira, 159 milioi euroko zenbatekoan.
Horrekin batera, eragiketan zorpetze osagarri bat ere kontuan hartzen da, 45 milioi eurokoa, Taldearen inbertsio plana finantzatzeko. Finantzaketa eragiketak Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du, horrek abal bat eman baitu, 12 milioi eurokoa, zorpetze berria hein batean babesteko.
Fagor Groupeko Finantza zuzendaria den Augusto Aranetaren hitzetan, “gaur egun egoera dela eta, hitzarmena funtsezkoa da guretzat. Gure helburuak handinahiak dira, Plan Estrategikoan jaso denez, eta hitzarmen honek Plana gauzatzea eta erronkari egoki erantzutea ahalbidetuko digu”.
www.fagor.com