|
|
EROSKI, Espainiako 10 markarik onenen artean
EROSKI Espainiako hamar markarik onenen artean kokatu da, Branding Global eta Brand Finance, Coleman CBX aholkularitza estrategikoak egindako azterketa baten arabera. Azterketa atzo aurkeztu zen, eta estatuko marka nagusien balio finantzarioa neurtzen du kuantitatiboki.
Urteko ranking horren datuen arabera, EROSKI 9. postuan dago, eta postuak aurreratu ditu banaketako beste markekin alderatuta, balioa %9 handitu baitu, 2.516 milioi euroko balorazioarekin.
Markaren balioa handitzeak EROSKIren aurrerapen handia jasotzen du, eta aurrerapena azken urteotan izan duen hazkunde erritmo jarraituaren ondorioz etorri da, bre sare komertziala handitzearen eta Caprabo bereganatzearen ondorioz.
Termino orokorretan, Espainiako lehenengo 50 marken balio ekonomikoa %48 hazi da 2008arekiko, Ibex 35 joerarekin bat eginda, zeina %26 birbalorizatu zen ekitaldian zehar.
Markaren balioa funtsezko alderdia da enpresa batentzat, eta erabaki estrategikoak hartzeko unean oso kontuan hartu beharrekoa da. Markaren kudeaketa baliorantz orientatzearen oinarrian dago berez eraginkortasuna eskatzea eta markako inbertsioetan ROI onargarria segurtatzea.
www.eroski.es