Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

MONDRAGONek emaitza positiboak lortu ditu atzeraldi ekonomikoak markatutako 2009ko ekitaldian

  • Fecha: 01-06-2010

> etekinekin itxi zuen 2009ko ekitaldia.  Horrenbestez, Korporazioak errentagarritasun global positiboa lortu zuen, aurreko urteko etekinekin alderatuta etekinak %14,2 murriztu baziren ere; ekitaldi bereziki zaila izan da jarduera guztietarako, bereziki urtearen lehenengo seihilekoan.

 
 
Korporazioa hiru arlo handitan dibertsifikatuta egoteari esker (Industria, Finantzak eta Banaketa), eta merkatu eta sektore desberdinetan presentzia edukitzeari esker, krisi ekonomikoaren eragina hobeto jasan ahal izan da, eta urtearen saldoa positiboa izatea lortu da. Halaber, 2009an, MONDRAGONek doikuntza neurri handiak bultzatu ditu, estrukturalak zein koiunturalak, kooperatiben lehiakortasuna hobetzera zuzenduak (negozioak birrorientazioa, barne gastuen murrizketa, birkokapenak, soldaten doikuntzak, stocken murrizketa…), eta horrek ahalbidetu du Korporazioak oro har bilakaera positiboa izatea, batez ere urtearen bigarren zatian.
 
Ekitaldian zehar, Korporazioaren sarrerak guztira 14.780 milioi izan ziren, hau da, aurreko urtean baino %11,9 gutxiago. Emaitza operatibo gordinak 1.586 milioi euro izan ziren (EBITDA), 2008an baino %8,6 gutxiago, 2009an agertutako arazoak aurreko ekitaldikoak baino askoz handiagoak izan diren arren.
 
Ildo horretan, aipa daiteke Ustiapen Kontuan 370 milioi eurora iritsi direla, eta zifra horrek 2008an lortutakoa bikoizten du, egia bada ere, zuhurtziagatik, horniduretara zenbateko handiagoak bideratu direnez, azkenean ateratzen den zifra apalagoa dela, hornidurak aurreko urtean baino hiru aldiz gehiago izan baitira.
 
Jarduera arloei dagokienez, Korporazioko kooperatiben portaerak, oro har, krisiaren eragina erakutsi du sektore guztietan, baina beharbada gehiago erakuntzan eta etxeko kontsumo iraunkorreko ondasunetan, horiek bereziki nozitu baitute eskaeraren murrizketa. Murrizketa hori, hein batean, gure kooperatiben nazioarteko jarduerarekin orekatu da, zenbait merkatutan eskaeren jaitsiera ez delako hain nabarmena izan. 
 
Inbertsioei dagokienez, azpimarratzekoa da Industria Arloaren bilakaera, krisian egonik ere, 325 milioi euro inbertitu baitzuen. Gainera, joan den urtean bost enpresa jarduera berri atera ziren, azaleratzen ari diren sektoreetan: Eko3r, etxeko olioa jasotzeko ontziak fabrikatzen dituena, ondoren olioa birziklatzeko; Isoleika, panel isolatzaile termikoak; Sensia, uretan eta elikagaietan bakterioak detektatzeko aparatuak; Ulma Embedded Solutions, sistema txertatuak; eta Ulma Safe Handling Equipment, diseinu higienikoa duten manipulazio ekipamenduak.
 
Nazioartearen arloan, aipatzekoa da 2009an atzerrian bi ekoizpen lantegi ireki direla, Danobatgroupek bat etaKidek beste bat.   Biak ala biak Punen daude, Maharashtra estatuan (India), eta horiekin dagoeneko 75 dira atzerrian dauden filial produktiboak, 16 herrialdetan banatuta, eta 13.400 pertsona enplegatzen dituztenak. 
 
Bereziki azpimarragarriak dira Korporazioak berrikuntzaren arloan egin dituen ahaleginak ere, eta horiek etorkizuneko garapenean ekarpen handia egitea espero da. Zehazki, 2009an, MONDRAGONek 132 milioi euro baino gehiago bideratu zituen I+G+b-ra, eta 70 proiektu nazional zein internazionaletan baino gehiagotan parte hartu du. Aipatzekoa da halaber Industriaren Arloan 2009ko sarreren %20 orain dela bost urte ez zeuden produktu eta zerbitzu berrietatik etorri direla. Adierazle horiek guztiek MONDRAGONek berrikuntzarekin duen konpromiso etengabea erakusten dute, etorkizunari berme gehiagorekin aurre egiteko ezinbesteko baldintza gisa.
 
Enpleguari erreparatuta, Korporazioaren Batez Besteko Lanpostuak 85.066 izan dira, hau da, aurreko urtean baino %8,3 gutxiago, eta, ondorioz, Korporazioa sortu zenetik enplegua sortzeko egon den joera etengabea aldatu egin dela esan daiteke. 
Edonola ere, ekitaldiaren bigarren zatian bilakaera hobea izan da, lehenengo zatian galdutako industri enpleguetatik 938 lanpostu berreskuratu baitira. 
 
 
Ekitaldiari buruzko balorazioa
 
Jose Maria Aldecoa MONDRAGONeko lehendakariak adierazi duenez, “salmenatk murriztu arren, Korporazioak beharrezko egokitzapena eta esfortzuak egin ditu, 2008ko urriaz geroztik ezarritako neurri enpresarial multzo zabal baten bitartez. Hiruhileko bilakaerak ekitaldian zehar azaltzen dituen gorantzako emaitzek ezarritako neurriak arrakastatsuak izan direla beieztatzen dute. Testuinguru honetan, azpimarratzekoa da  industria arloak urteko lehen seihilekoan galdutako enpleguen heren bat 2009ko itxieran berreskuratu izana”.
 

© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa