Prentsa aretoa

Aktual artikuluak | Bilatu | RSS

MONDRAGONek eta Gipuzkoako Onkologikoak lankidetza hitzarmena izenpetu dute

  • Fecha: 27-07-2010

MONDRAGON Health-ek, Koniker zentro teknologikoak eta Onkologikoa-Kutxaren Institutu Onkologikoak lankidetza hitzarmen garrantzitsua izenpetu berri dute.

Helburu nagusia bi erakundeen ahalmenak uztartzea da, pazienteentzako farmakoak prestatzeko prozesuan gestio eraginkorragoa egiteko.

 Hitzarmenaren esparrua substantzia farmakologikoen manipulazioa eta dosifikazioa hobetzeko aukerak aztertzea da. Halaber, farmakoak prestatzeko eta emateko prozesuan ere aukera berriak aztertu nahi dira. Finean, balio teknologiko proposamenak analizatu nahi dira, Euskal Autonomia Erkidegoko osasunaren sektorean irtenbide berritzaileak emateko. 

Gainera, azpimarra daiteke hitzarmen hau Euskadin hain ezagunak diren bi erakundeen arteko lankidetzaren lehenengo urratsa da: bi erakundeek interesa erakutsi dute ezagutzak eta esperientziak partekatzeko, eta ahaleginak batzetik sor daitezkeen sinergiak ikertu nahi dituzte. Horrenbestez, hitzarmenak aukera emango die bi aldeei merkatu eta banatzaile berriak eta bezero potentzialak identifikatzeko.

 

Sinatzaileak

Onkologikoa, Kutxaren Institutu Onkologikoa minbiziaren prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua lantzeko Zentro monografikoa da. Zenbait arlotako 300 profesionalek baino gehiago ematen diote zerbitzua pazienteari, tratu pertsonalizatua emateko eta plan terapeutikorik egokiena eskaintzeko, onkologiako espezialisten bitartez, eta, gainera, nazioartean erreferentzia den puntako teknologia erabiliz.

MONDRAGON Health sozietatea MONDRAGON Korporazioko kidea da, eta bere xedea da osasunaren sektore estrategikoan bitartekoa izatea, sektore horretan jarduera berriak sustatzearen bitartez.

Koniker ikerketa teknologikorako zentroa da, enpresetan balioa sortzera eta berritzeko ahalmena garatzera zuzendua, oinarri teknologikoko sektore eta jarduera berrien garapena sustatzeko; bere lan eremuetako bat Osasunaren sektorea da.


www.mondragon-corporation.com


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa