Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Fagorrek intermetagailuak egiteko lantegia inauguratu du Basaurin

  • Fecha: 20-09-2010

Fagorrek joan den astelehenean egin zuen Basauriko (Bizkaia) Intermetagailuen Planta berria irekitzeko ekitaldia.

Lantegi berriaren jarduera nagusia atorrako intermetagailuak egitea izango da, hodibihur bateko eta bikoitzeko zoruarekin, 150-200 litrorako; hormako intermetagailuak, 50-150 litrokoak; eta bolumen handiko termo elektrikoak, 200-300 litrokoak.

Proiektu berri hau “2009-2012 aldirako Konfortaren Plan Estrategikoa”-aren barruan dago, eta Europar Batasunak energiaren kontsumo orokorrari buruz energia berriztagarrien portzentajea %20 handitzeko ezarritako helburuei erantzuten die.   

Konpainiaren aurreikuspenen arabera, produkzio erritmoa orduko 40 pieza izango da, eta fabrikazio prozesu osoa lerroan egingo da. Instalatutako ahalmen produktiboa urteko 150.000 intermetagailu izango da.

Intermetagailua etxean eguzki energia aprobetxatzeko moduaren adibide argia da, izan ere, bere eginkizuna da ur beroa metatzea, etxean erabiltzeko; horretarako, kanpoko bero iturri batera konektatuta egon behar da, esaterako, eguzki panel batera.

Fagor Etxetresna Elektrikoetako zuzendari nagusia den Txema Gisasolaren hitzetan, “Basauriko lantegi berria inbertsioetan egin dugun azken ahaleginaren emaitza da; proiektu honetan guztira 6,3 milioi euro inbertitu ditugu eta, zalantzarik gabe, Termo Elektrikoen merkatuan dugun lider posizioa mantentzeko aukera emango digu. Planta berri honi esker, 2012. urterako 50 lanpostu berri sortuko ditugu, eta beste 20 lanpostu hurrengo urterako”.

Fagor Etxetresna Elektrikoen Taldea Europako etxetresna elektrikoen bosgarren fabrikatzailea da, Espainian %18,2ko merkatu kuota dauka, eta 2009an 1.412 milioi euro fakturatu zituen. Bere presentzia komertziala mundu osoko 130 herrialdetan dago hedatuta, eta horietan 12 marka komertzialekin lan egiten du; horrez gain, konpainiaren plan estrategikoaren hiru ardatzak berrikuntza, nazioartekotzea eta iraunkortasuna dira.  Mondragon Korporazioko kidea da, zeina Espainiako zazpigarren enpresa taldea den eta mundu osoko talde kooperatiborik handiena.

MONDRAGON Korporazioa lau arloren inguruan egituratzen da: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza, eta gaur egun lehenengo euskal enpresa taldea da, eta Espainiako hamaikagarrena.  2009an 15.000 milioi euro inguruko diru sarrerak lortu zituen, eta langile taldean batez beste 85.000 pertsona baino gehiago aritu ziren.

www.mondragon-corporation.com


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa