Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

MONDRAGON “Bilbo 2010 EFQM Foroa”-n

  • Fecha: 28-09-2010

Urriaren 4, 5 eta 6an 2010 EFQM Foroa egingo da Bilbon. Foroa erreferentzia da Europan, enpresarik aurreratuenek kudeaketari buruz dituzten praktikarik berritzaileenak ezagutzeko, eta mundu osoko enpresetako liderrak bertaratu ohi dira.

 

Aurtengo edizioan MONDRAGONek protagonismo berezia hartuko du, izan ere, ekitaldiaren babeslea izateaz gain –Fagor Etxetresna Elektrikoekin batera–, hitzaldi bat emanez parte hartuko du, Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzaren lehendakariordea den Javier Sotilen eskutik.

 

Foroan zehar EFQM Excellence Award-Bikaintasunaren saria emango da, kudeaketari dagokionez aurreratuen dauden eta emaitzarik onenak dituzten enpresa europarrak errekonozitzen dituena. Osakidetzako Gipuzkoako Ekialde Eskualdea eta Olabide Ikastola finalista izatera iritsi dira aurtengo deialdian, eta bi erakunde horiekin batera daude, finalista moduan halaber, Erresuma Batuko hiru, Austriako hiru, Alemaniako bi eta Europako beste herrialde batzuetako beste hiru. 

 

Horrez gain, lehendabiziko aldiz, "Berrikuntza Praktikarik Onena" ere sarituko da. Nazioarteko epaimahai batek lau euskal erakunde hautatu ditu hautagaien zerrendarako, hau da, Urkide Ikastetxea, Lauaxeta Ikastola, Galdakao Usansolo Ospitalea-Osakidetza eta EGA Master, Europako gainerako herrialdeetako beste bostekin batera. Publikoak bederatzi praktika horiek bozkatuko ditu, beraien praktika ona Foroan aurkeztuko duten sei finalistak aukeratzeko.  

EFQMk ekitaldia Euskal Autonomia Erkidegoan ospatzeko duen tokiko kidea EUSKALIT da; hain zuzen, EAE da Europan Bikaintasunaren EFQM sari kontzentraziorik handiena duen eskualdea (errekonozimendu gehien duten herrialdeak dira Espainia, 31 sarirekin, eta horietatik 23 EAEkoak dira, Erresuma Batua 28rekin, eta Alemania 26rekin).

Informazio gehiago:

www.efqmforum2010.org

 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa