Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

EROSKI basic, kalitatearen bermea oso prezio lehiakorrean

  • Fecha: 25-10-2010

EROSKI basic EROSKIk salgai jarri duen marka bat da, egunero gehien kontsumitzen diren produktuetarako. Gama honek kontsumitzaileen beharrak asetu nahi ditu, horien ustez, gaur egun prezioa faktore erabakigarria delako erosketa egiteko orduan. 

EROSKIren iritziz, marka berri honekin kontsumitzaileei 24 milioi euro baino gehiago aurrezteko aukera eskaintzen die ekitaldi ekonomikotik geratzen den aldirako. 
 
 
EROSKI Basic markari buruz
EROSKI basic marka propio berrian lehen mailako hainbat artikulu daude, hau da, gehienbat bezeroen ohiko erosketa saskia osatzen duten produktuekin osatu da. 
 
Gaur egun, kontsumitzaileek EROSKIko elikagaien sare komertzial osoan daukate eskaintza hori etengabe; sarean, hipermerkatuak, supermerkatuak eta autozerbitzuak kontuan hartuta, 1.600 establezimendu baino gehiago daude. 
 
EROSKI basic produktu gehienak elikagai ontziratuak dira, eta ondoren daude produktu freskoak; gainerakoak bazar eta garbitasunerako produktuak dira. 
 
EROSKI basic-eko aukeratik, kontsumitzaileek egunero etxeko menua prestatzeko elikagaiak hautatu ahal izango dituzte, dieta orekatuak eta osasungarriak egiteko, EROSKI produktuen kalitatearen bermearekin eta prezio benetan lehiakorrean. 
 
 

© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa