Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Mondragon Assembly-k 10 milioi euroko eskari garrantzitsua lortu du Txinarako

  • Fecha: 28-12-2010

tabber & stringerMondragon Assembly kooperatibak, Aretxabaletan (Gipuzkoa) dagoena eta automatizazioko eta robotikako irtenbideez arduratzen denak, historia osoko eskaririk handiena lortu du abendu honetan. Eguzki panelak muntatzeko lanak automatizatzeko 20 tabber & stringer makina Txinako enpresa bati hornitzea du helburu aipatutako eskariak.

 

 

 

 

Eragiketa horren zenbatekoa 10 milioi euro baino zertxobait gehiagokoa da; beste nolabait esanda, Gipuzkoako kooperatibarako eskariak eskuratzeko errekor berria izan da.

Tabber & stringer ekipoak Mondragon Assemblyk Gipuzkoan dagoen Aretxabaleta udalerrian duen lantegian egingo dituzte. Hori dela eta, datorren ekitaldiko lehen seihilekoan jarduera nabarmen handituko da. Proiektu hori esleitu izanari esker, Aretxabaletan enplegu berriak (12 pertsona inguru) sortuko dira, inguruneko tailer laguntzaileen kasuan jarduera handituko da eta Txinan salmenta ondorengo egitura jarriko dute abian.

Proiektu honen esanahia hobeto ulertu ahal izateko, gogorarazi beharrekoa da Mondragon Assemblyk 2010eko ekitaldia 22 milioi euro baino gehiagoko fakturazio kontsolidatuarekin (Aretxabaletako lantegiko jarduera, Orangekoa -Frantzia-, Querétarokoa -Mexiko- eta Stockachekoa -Alemania- barneratuta) amaitzea aurrez ikusi duela 160 lagunek osatzen duten langile taldearekin. 2011. urtera begira, aurreikuspenen arabera, 35 milioi euro inguruko negozio zifra lortuko du kooperatibak. Beste nolabait esanda, aurreko urteko datuekin alderatuta, igoera % 40koa izango da.

Eguzki panelak muntatzeko prozesua (beren artean elkarri konektatuta dauden zelulen sareek osatzen dute) oso konplexua da eta automatizazioa fabrikatzaileek asko eskatzen duten aukera izan ohi da. Hori dela eta, nabarmendu beharrekoa da Mondragon Assemblyren ekarpena. Izan ere, haren tabber & stringer ekipoek oso fidagarritasun handia eskaintzen dute panel hori osatzen duten gelaxkak soldatzeko prozesuan (kontu handiarekin egin beharrekoa eta, aldi berean, lan erabakigarria da).

20 tabber & stringer horiek 2011ko azarorako egongo dira lanean eta Txinako enpresak bere produktuak mundu osoan hornitu ahal izateko balio izango dute. Txinako enpresa horrek merkatuko kuota oso aipagarria du mundu osoan.

Beste bi makina

Era berean, eguzki panelen sektoreko beste enpresa garrantzitsu batek duela gutxi eskatu dio Mondragon Assemblyri Txinan dituen produkzio lantegietako baterako mihiztatzeko/soldatzeko beste bi makina (tabber & stringer) fabrikatzeko.

Eskari garrantzitsu horiek berretsi egin dute Mondragon Assemblyk sektore fotovoltaikoaren eta jarduera nazioartekotzearen alde egindako apustu estrategikoa. Bi eskari horiek beste merkatu garrantzitsu batzuetara sartzeko aurkezpen bikaina izango dira: Malaysiara, Brasilera, Indiara, Estatu Batuetara edo Kanadara, esate baterako (herrialde horiek nabarmen ari dira energia berriztagarrien aldeko apustua egiten).

Azkenik, garrantzitsua da nabarmentzea Mondragon Assemblyk azken urteotan berrikuntzaren alde garatu duen apustu irmoa. Izan ere, salmenten % 3 inguru inbertitu du produktuen eta zerbitzuen gama handitzen. Bilakaera horretan, funtsezkoa izan da Koniker ikerkuntza zentroarekin egindako elkarlana. Koniker ere MONDRAGON Corporaciónen baitan dago eta konformazioan eta mihiztaketan espezializatuta dago.

http://www.mondragon-assembly.com/


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa