Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Estarta Danobaten integratu da

  • Fecha: 17-01-2011

Bi kooperatibetako Batzar Orokorrek Estarta Danobaten integratzea erabaki berri dute, "merkatuan lehiatzeko duten ahalmena areagotzeko". 

Horrenbestez, enpresa integrazioaren prozesua ixten da, dimentsioa handitu eta merkatu globalean lehiarako ahalmena hobetzeko helburuarekin. Estarta artezteko makina zentrorik gabeak fabrikatzen ditu, eta 1996an sartu zen Danobat Taldean.
Batasunak dakar indarra
DanobatGroup hainbat markak osatutako taldea izatetik enpresa taldea izatera igaro da, zeinean markarik ospetsuenak bultzatu diren, hau da, Danobat eta Soraluce. Homegeneizatzeko eta integratzeko ahalegin horri esker, orain DanobatGroupek ikuspegi bateratua helarazten die bezeroei eta merkatuari, eta, gainera, Makina-Erremintaren munduko ekoizle nagusien rankingean 30. postuan kokatu da.
 
DanobatGroup MONDRAGON Korporazioko Makina-Erremintaren dibisioa da.  Taldeak, oro har, 1.173 pertsona enplegatzen ditu, horietatik 197 atzerriko ekoizpen lantegietan:  Newall UK Ingalaterran eta Overbeck eta Bimatec-Soraluce Alemanian. Horrez gain, ordezkaritza komertzialak dauzka Frantzia, Italia, Estatu Batu, Brasil, Txina, India eta Japonian.  Taldearen produktu nagusiak hauek dira: artezteko makinak, tornuak, zerrak eta zulatzeko unitateak, fresatzeko zentroak, puntzonatzeko eta tolesteko makinak eta trenetarako ekipamendua.

MONDRAGON Korporazioa lau arloren inguruan egituratzen da: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza, eta gaur egun lehenengo euskal enpresa taldea da, eta Espainiako hamargarrena. 2009an 15.000 milioi euro inguruko diru sarrerak lortu zituen, eta langile taldean batez beste 85.000 pertsona baino gehiago aritu ziren.
 

© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa