Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Agustin Markaide, Eroskiko lehendakari berria

  • Fecha: 31-01-2011

Otsailaren 1etik aurrera, ekitaldi ekonomikoaren hasierarekin bat eginda, Agustin Markaide izango da EROSKI Taldeko lehendakari exekutibo berria. Constan Dacosta ordeztuko du, Dacostak arauzko adinera iritsi eta apirilaren 30ean erretiroa hartuko baitu, lehendakari lanetan hamabost urte eta EROSKIn lanean 39 urte eman eta gero. 

Bazkideek 2010eko Batzar Nagusian hautatu eta gero iritsi da Agustin Markaide lehendakaritzara, azken hamar urteetan bete duen zuzendari nagusiaren kargutik iritsi ere.
Agustin Markaide Zuzenbidean lizentziatua eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da, Deustuko Unibertsitatetik (ESTE fakultatea). Bere lan ibilbidea mundu kooperatiboan garatu du, batez ere EROSKIn, eta bertan goi mailako zuzendaritzan hainbat ardura izan ditu, orain dela hamabost urte Taldearen sozietate matrizea den Eroski kooperatibako zuzendaritza nagusira iritsi arte; 2001. urteaz geroztik, kargu horrekin batera Taldearen Zuzendaritza Nagusia ere zuzendu du, eta MONDRAGON Korporazioko Kongresuko presidentea ere bada. 
 
Erronka berriak
Agustin Markaidek gidatuko duen etapa berri honetan, Eroskik bezeroaren beharrei hobeto erantzungo dien denda eredu bat lortu nahi du, bezeroak prezio egokia baina hautatu ahal izateko aukera askotarikoa ere eskatzen baitu; laburbilduz, denda lehiakorragoa eta erakargarriagoa lortu nahi da. Estrategia horretan, Eroskik epe luzerako aliantzak bilatuko ditu fabrikatzaile nagusiekin, bereziki abeltzainekin eta nekazariekin.  Datozen urteetan taldearen eraldaketa kooperatiboa amaituko da, eta enpresa eredu propio eta indartsua izango du, langileen arteko lankidetzan oinarritua, eta denda bakoitzeko langileen eta kontsumitzaileen arteko lankidetzan oinarritua. 
 

© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa