Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

MONDRAGON Korporazioak bat egin du "Metaposta" sistemarekin

  • Fecha: 08-02-2011

Gaur, otsailak 8, MONDRAGON Korporazioko hiru enpresak (Euskadiko Kutxa, Lagun Aro Aseguruak eta Eroski) Metaposta sistemari atxikitzeko kontratuak izenpetu dituzte Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, "Euskadi Informazioaren Gizartearen Planaren" testuinguruan kokatutako proiektu baten barruan.

Euskadiko Kutxak, Lagun Aro Aseguruek eta Eroskik Metaposta erabiliko dute beren bezeroei banku, aseguru eta banaketa komertzialaren negozioei buruzko dokumentazioa igortzeko.
 
Zer da Metaposta?
2010eko Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren barruko proiektu bat da, "Interneteko kutxa gotor eta postontzi" moduko bat, interes pertsonaleko agiriak gordetzeko, hala nola banku agiriak, fakturak edo jakinarazpen ofizialak. Metaposta ekimena on-line zerbitzurik garatuenak dituzten herrialdeetan dagoeneko arrakastaz funtzionatzen ari diren antzeko proiektuetan inspiratuta dago.
MONDRAGON sustatzaile nagusietakoa izan da sorreratik, eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan aritu da proiektuaren garapen teknologikoa eta enpresariala lantzen.
Talde kooperatiboak euskal gizartea animatzen du, bereziki herritarrak, Metapostan alta ematera, sistemaren prestazio bikainez baliatzeko eta, horrenbestez, informazioaren gizartearen eta oro har euskal ekonomiaren aurrerabidea bultzatzeko.
 
Halaber, MONDRAGONek industria eta zerbitzuetako sektoreak bultzatzen ditu Metaposta Sisteman oinarrituta aplikazio sektorialak garatzeko, konbentziturik baitago aplikazio horiek gure ekonomiaren lehiakortasun maila handituko dutela. 
 
 

© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa