|
|
Fagor Ederlanek ekoizpen lantegi bat irekiko du Txinan
Fagor Ederlan kooperatibak automozioaren sektorerako osagaiak fabrikatzen ditu, eta datorren urtean fabrika berri bat inauguratu du Txinan.
Aipatu planta MONDRAGONek Kunshanen duen industrialdean egongo da, Shangaitik gertu, eta inbertsioaren zifra 30 milioi eurora iristen da.
Dagoeneko fabrika eraikitzeko lanak hasi dira –proiektua LKS Ingeniaritza gidatzen ari da–, eta aurreikusita dago jarduera 2012an hastea, aluminiozko mangeta euskarrien fabrikazio guztiz mekanizatuarekin. Lantegiko jarduera zabaltzeko planaren barruan dago baita ere beste produktu batzuen mekanizazioa, horien artean burdinazko mangeta euskarriak eta balazta diskoak egonik, 2013. eta 2014. urteetan. Aurreikuspenen arabera, bi milioi mangeta euskarri baino gehiago ekoitziko dira (gehienak aluminiozkoak), eta milioi erdi bat disko.
Fabrika berriak operatibo eta errendimendu betean dagoenean 100 pertsona inguru enplegatuko ditu.
Lantegi berriarekin, Fagor Ederlanek hornitzaile globalaren kokapena finkatuko du, izan ere, guztira 16 ezarpen produktibo izango ditu, USAn edo Korean dagoeneko garatuta dituen aliantzez gain.
Azkenik, esan daiteke Fagor Ederlan Groupek 684 milioi euroren salmentekin eta 3.500 pertsonak osatutako plantillarekin amaitu zuela 2010eko ekitaldia.
www.fagorederlan.es