|
|
MONDRAGON Healthek eta Vall d’Hebronek lankidetza hitzarmena izenpetu dute I+G+b-aren arloan
Hospital Universitari Vall d’Hebron, Fundació Hospital Universitari Vall d’Hebron Institut de Recerca (VHIR) eta MONDRAGON Health erakundeek lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur. Aliantza estrategiko berria da, I+G+b-aren arloari zuzendua, zientziaren eta teknologiaren arloan elkarrenganako interesa duten jardueretan lankidetza sustatzeko, Kataluniako eta EAEko erkidego autonomoetako osasun sektorea garatzen laguntzeko.
Hitzarmenaren bitartez ezagutza sortu, trukatu eta transferitu nahi da, ikerketa eta berrikuntza proiektuak eta formazio programak eginez eta elkarrekin jarduerak egitea sustatuz.
Hitzarmenak urte bateko iraupena izango du eta urtero luzatu ahal izango da, eta gaur izenpetu dute, astelehena, MONDRAGONeko zentro korporatiboan; sinatzaileak izan dira Jose Luis de Sancho, Hospital Universitari Vall d’Hebroneko gerentea; Joan X. Comella, Fundació Hospital Universitari Vall d’Hebron Institut de Recerca (VHIR) fundazioko legezko ordezkaria; Javier Sotil, MONDRAGON Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako lehendakariordea; eta Mikel Alvarez, MONDRAGON Healtheko zuzendari nagusia.
Garapen arloak
Hitzarmen honen helburua, besteak beste, jarduerak hauek lantzea da: e-health proiektuetan lankidetza sustatzea, Ospitale barneko erehabilitazioa eta Etxeko errehabilitazioa hobetzeko aukerak identifikatzea, eta beste merkatu aukera batzuk ere identifikatzea, Diagnostikoaren eta Adinduentzako Zerbitzuaren arloetan, Osasunaren eta paziente kronikoen sektorean; eta erakunde sinatzaileen arteko lankidetzarako aukerak identifikatzea, bereziki zuzendari eta bitarteko arduradun sanitarioen prestakuntzaren esparruan.
Eremu operatiboago batean, dagoeneko hainbat aukera zehatz identifikatu dira, hala nola substantzia farmakologikoen manipulazioaren eta dosifikazioaren hobekuntza, farmakoak prestatzeko eta emateko eremuaren hobekuntza (trazabilitate prozesuak eta pazientearen segurtasuna), Mikrobiologia Zerbitzua, Genetika Zerbitzua, Anatomia Patologikoko Zerbitzua eta beste zerbitzu batzuk automatizatzea, Biomekanikaren eta Nanoteknologiaren inguruko lankidetza eta Etxeko Pointof Care eta Ospitaleko Pointof Care proiektuetarako lankidetza.
Aliantzako bazkideak
Hospital Unibersitari Vall d´Hebron. Kataluniako lehenengo ospitale multzoa da, eta estatu espainiarreko handienetakoa; lau zentro handik osatzen dute –Arlo orokorra, Ama-haurren arloa, Traumatologia eta errehabilitazio arloa eta Ospitaleratzerik gabeko kirurgia unitatea–, eta espezialitate mediko eta kirurgiko ia gehienak biltzen ditu, guztira 1.400 ohe dituelarik.
Fundació Hospital Universitari Vall d’Hebron Institut de Recerca (VHIR). Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta bere xedea da ikerkea, berrikuntza, ezagutza zientifikoa eta teknologikoa, irakaskuntza eta formazioa sustatzea, bultzatzea eta laguntzea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) Hospital Universitari Vall d'Hebron (HUVH) ospitalearen inguruan eta horren eragin eremuetan. Bere xedea da kalitateko ikerketa biomedikoa garatzea eta horren aplikazioa sustatzea, herritarren osasuna hobetzeko.
MONDRAGON Health. MONDRAGON Health MONDRAGON Korporazioaren plataforma bat da, osasunaren sektorera bideratutako produktu eta zerbitzuetan enpresa garapen berriak sustatzeko. Bere estrategiaren jomuga dira arreta soziosanitarioa, eHealth, ospitale prozesuen automatizazioa, osasun sektorearen logistika eta sektoreko proiektu globalen garapena.