|
|
CIKAUTXOk joint-venture bat ezarri du Indian
Kooperatiba bizkaitarra MONDRAGON Korporazioan integratuta dago, eta abuztu honetan hitzarmena adostu du Indiako Taurus Flexibles Pvt. Ltd. tutu fabrikatzailearekin, horrek Pune hirian duen negozioaren %50 erosteko.
Aliantza horretatik sortuko den enpresa berriak, “Cikautxo Taurus Flexibles Pvt. Ltd.” delakoak, tutueria ekoitziko du Automozioaren merkaturako.
Gaur egun 200 pertsona enplegatzen ditu, eta 2012ko martxoan amaituko den ekitaldi fiskalerako 9,5 milioi euroko salmenta zifra lortzea espero du.
Merkatu globala
Joint venture hau Cikautxo kooperatiba gauzatzen ari den globalizazio prozesuaren barruan kokatzen da, eta helburua automobil fabrikatzaile nagusien eskariak asetzea da, horien nahia garapen eta ekoizpen globala eskaintzeko gai izango diren hornitzaileen multzoa eratzea baita. Indiako lantegi berria Cicautxok Asian duen bigarren ezarpena izango da, aurten bertan Txinan produkzioari ekin baitzioten, MONDRAGONek Shanghaitik gertuko Kunshan inguruan duen industrialdean.
Cikautxok, Euskal Herriko eta Aragoiko ezarpenez gain, dagoeneko produkzio lantegiak dauzka Brasil, Txekiar Errepublika, Eslovakia eta Txinan, eta orain baita Indian ere.
Cicautxo Taldeak hainbat aplikaziotarako piezak edo multzoak garatu eta fabrikatzen ditu material polimeroetan, eta aurten 220 milioi euroko salmenta bateratuak lortzea espero du, horietatik %85 Automozioaren merkatura zuzenduta.
www.cikautxo.es