Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

MONDRAGON-ek EAE-ko BPG osoaren %3,1 eta industriarako BPG-aren %7,4 sortu zuen 2010ean

  • Fecha: 03-12-2011

MONDRAGON Korporazioa, zentro korporatiboaEustatek 2010eko EAEko ekonomia osorako emandako datuak erreferentziatzat hartuta, MONDRAGON Korporazioak Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako Barne Produktu Gordin osoari emandako balio erantsia %3,1 izan zen, eta zifra hori %7,4ra igotzen da industri arloari begiratuz gero.  

Datu horiek adierazten dute 2010ean Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako aberastasunaren 32 eurotik 1 euro MONDRAGONek garatutako jardueretatik etorri zela, eta proportzio hori 14tik 1ekoa da konparazioa industri sektorera mugatzen bada.
Esan daiteke, halaber, MONDRAGONek EAEn eta Nafarroan sortutako 2.038 milioi euroko Balio Erantsitik 1.301 milioi Langile Gastuetara bideratu zirela, kooperatibetako eta enpresa elkartuetako bazkideen eta langileen etxeko ekonomietara zuzenduta, eta horrek ondorio mesedegarriak ekarri zituen bi erkidego autonomoetako kontsumoaren eta aurrezkiaren gainean. 
 
Industri inbertsioei dagokienez, 2009ko ekitaldiari buruz Eustatek egindako azken “Industria Inkesta”-ren azken edizioari jarraituz, Korporazioko industri arloak urte horretan inbertitutako 208 milioi euroak Euskal Autonomia Erkidegoan egindako inbertsio industrial guztien %11,8 izan ziren. Gipuzkoan, portzentaje hori 2009an lurraldean egindako inbertsio industrial guztien %29,3 izan zen.
 

 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa