Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Maierrek joint-venture bat ezarri du Indian

  • Fecha: 17-12-2011

MTC zentro teknologikoaMaier bizkaitar kooperatibak, MONDRAGON Korporazioan integratuta dagoenak, nazioarteko presentzia hedatu berri du India aldean, bertako UM Group kidearekin joint venture bat izenpetuz. 

Aliantza horren ondorioz sortu den enpresa berria Alpha Maier Pvt. Ltd. da, eta plastikozko pieza eta multzo apainduak hornituko ditu automobilgintzaren sektorerako. Alpha Maierrek Indiako merkatuan erreferentziazko hornitzailea izan nahi du, datozen urteetan hazkunde tasa handiak espero direla kontuan hartuta.
Enpresak bost milioi euro baino gehiago inbertitzea aurreikusi du, eta dagoeneko hainbat proiektu dauzka hornitzen hasteko, horien artean Indian automobilen fabrikazioan liderra den Maruti Suzuki etxerako, baita beste etxe batzuetarako ere (General Motors, Honda, Nissan eta Peugeot-Citroen), zeinekin lehenagotik ere Europan lotura komertzial handiak dituen.
 
Datorren 2012ko ekitaldiari dagokionez, aipa daiteke Alpha Maierrek 4 milioi euro inguru fakturatzea espero duela, eta urtearen amaieran gutxi gorabehera 90 enpleguko plantilla izatea. 
 
UM Group Indiako korporazio oso dibertsifikatua da, hainbat sektoretara zuzendutako jarduerak integratzen dituena, hala nola energiara, automoziora edota elektrizitatea banatzeko ekipamenduetara. Maierrek korporazioaren automozioaren jarduerarekin hitzartu du aliantza, eta dagoeneko hasi da atzerako ispiluak, klaxonak eta tresnen panelak ekoizten, beraien zirkuitu inprimatu eta guzti.
 
MAIER Taldeak Ajangizen dauka egoitza (Bizkaia), MONDRAGONeko kidea da, eta gaur egun bost lantegi produktibo dauzka: Ajangizko egoitza nagusia, Maier Nafarroa, Ultzama haranean, Maier Ferroplast, Porriñon (Pontevedra), Vigotik hurbil, Maier UK, Erresuma Batuan eta Maier Txekia. 2011. urtean 210 milioi euro fakturatzea aurreikusita dauka, horietatik %70 nazioarteko salmenten bitartez. Langile taldea guztira 1.700 pertsonak osatzen dute. Lantegi horiei gehitu behar zaie orain Indiako nazioarteko ezarpen berri hau. Halaber, MTC Zentro Teknologikoa dauka (Maier Technology Center), automozioaren sektorerako plastikozko teknologietan espezializatua, baita horiei lotutako apaingarrien garapenean ere.
 
MAIER Taldea oso sustraituta dago Automoziorako plastikozko osagaien sektorean, eta enpresa taldearen ezaugarri bereziak dira apaindura (pintura eta kromaketa, laserra eta tanpografia, beste teknologia batzuen artean) eta konplexutasun funtzional handiko piezen eremua.
 
Maierrek ibilgailu barruko zein kanpoko pieza aukera zabal bat fabrikatzen du: aurreko saretak, haizetakoen azpiko saretak, heldulekuak, gurpil edergarriak, aginte paneleko fatxadak, edergarriak eta alboetako moldurak, etab.
 

 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa