|
|
EROSKIk hipermerkatu berria ireki du Coruñan 160 langilerekin
Eroski hipermerkatuko dendan ia 3.000 m2 iraupen handiko produktuetara bideratuko da, esaterako, elektronika, bazar, ehungintza, etxetresna elektriko eta liburuen arlokoak, eta gainerakoa elikagai ontziratuak eta produktu freskoak saltzeko erabiliko da.
160 langileko taldea pertsona gaztez osatuta dago, batez ere emakumeak, batzuek mugikortasun urritua dute eta etorkinak ere badira; horiek guztiek prestakuntza prozesuan parte hartu dute, hau da, 30.000 ordu baino gehiago egin dituzte, bezeroaren zerbitzura zuzenduta. Zuzendaritza taldea hogei bat pertsonak osatuta dago, eta guztiak barne promoziotik datoz.
Chamartin Taldeak sustatutako Dolce Vita guneak 180 denda baino gehiago hartuko ditu bere esparruan, gimnasio batekin eta ostalaritzako establezimendu batekin batera. Guztira, azalera komertziala 62.000 metro koadrokoa da.
Galiziako Erkidegoan, Eroski eta Vegalsa hazten ari dira, eta sare komertzialean 440 establezimendu dituzte: horietako protagonista 4.275 langile dira, euren lana formatu profesional desberdinetan egiten dutenak.
Eroskik zentro handiak eta hurbileko supermerkatuak sustatzen ditu, eta horiekin garapen komertzialerako estrategia jarraitu bat bilatzen du; horregatik, banaketako enpresaren ezaugarrietakoa formatu anitzekoa izatea da.
Guztira 50.000 langile baino gehiago dira, eta horien ezaugarri berezia da enpresaren jabetzan, emaitzetan eta kudeaketan parte hartzen dutela.
Eroskiren sare komertzialean 2.441 establezimendu daude, honela banatuta: 116 Eroski hipermerkatu, 1.029 Eroski/center, Caprabo eta Eroski/city supermerkatu, Eroski/Bidaien 274 bulego, 53 gasolindegi, 44 Forum Sport kirol denda, 300 If perfumeria, 4 Abac aisia eta kultura denda eta 27 plataforma. Sare horri gehitu behar zaizkio 567 autozerbitzu frankiziadun. Frantzian, Eroskik 4 hipermerkatu, 16 supermerkatu eta 17 gasolindegi dauzka. Andorra, berriz, 4 If perfumeria.
http://www.eroski.es