Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

BATZ-ek Mexikoko planta inauguratu du gaur

  • Fecha: 15-10-2008

Mexikoko fabrika egitea Batzek eta General Motorsek izenpetu duten hitzarmen bikoitzaren barruan dago, eta multinazional iparramerikarrak dituen bi proiektu global handirekin lotuta dago –Epsilon eta Global Small Vehicle (GSV)-; horren bidez, Igorreko kooperatiba bizkaitarrak General Motors/Opel hainbat modelotako pedalen modulua eta aparkatzeko balaztaren palanka egingo ditu, Insignia plataforman muntatuta joango direnak (lehenago Vectra).

Multzo eta osagaien fabrikazioak modelo horiek bizirik irauten duten bitartean iraungo du (sei urte inguru), eta Saab, Opel, Chevrolet, Daewo eta General Motors marketako ibilgailuak hornituko ditu. Erabakia gauzatzeko, Batzek hainbat produkzio lantegi eraiki behar izan ditu Mexikon, Txekian eta Txinan, eta lankidetza hitzarmenak egin ditu Koreako eta Indiako enpresa banarekin. Planta eta joint-venture horien inbertsioa guztira 35 milioi eurokoa izan da.

Hasieran, Batzek Epsilon proiektuarekin zeukan konpromisoa, eta horrek 190 milioi euroko diru sarrera esan nahi zuen. Orain, berriz, “Global Small Vehicle” proiektu globalarekin eta beste hainbat proiektu lokalekin, diru sarreren kopurua guztira nabarmen haziko da, eta 300 milioi eurotik gora izango da modeloek irauten duten sei urteetan.

BATZ MEXICANAren partaidetzaren %80 Kooperatiba bizkaitarrak dauka, eta gainerako %20a tokiko bazkideek. Produkzio instalazioetarako zein bulegoetarako eraiki den azalera 7.200 m2 da, eta beste 8.000 m2 daude erabilgarri zabalkundea egin behar bada. Hemendik hilabete batzuetara, errendimendu betean dagoenean, 130 pertsonari emango die lana, eta urtero 25 milioi USA dolar fakturatuko ditu.

Pedalen eta balazta palankaren moduluak, batez ere, General Motorsek AEBetan dituen fabriketara bideratuko dira, eta beste zati txiki bat multinazional iparamerikarrak Mexikon dituen plantetara. San Luis Potosi biztanleria unibertsitario handia duen hiria da, DFMren eta Estatu Batuetako mugaren arteko erdibidean dago, eta horrek guztiak aukera ematen du eskulan kualifikatua lortzeko eta merkatu eskuragarria izateko.

BATZ nazioartekotzeko prozesu bizi horri esker lehen mailako hornitzaile gisa duen irudia indartzen ari da, ekoizteko ahalmen globala eta berrikuntza eta garpen maila handia duelako. Horrez gain, Mexiko, Txekiar Errepublika, Txina, India eta Korean dituen instalazio produktiboei esker, bezeroen eta eskaeren aukera ere zabaltzen ari da. Horrenbestez, Igorreko fabrika nagusian I+Gra, zeregin komertzialetara eta Taldearen kudeaketa orokorrera zuzendutako enplegatuen kopurua handitzen ari da. Batzek, ekitaldi honetan, 103 milioi euro fakturatzea espero du, eta horietatik %80 nazioarteko salmentetatik etorriko dira.
 
http://www.batz.com

 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa