|
|
Euskadiko Kutxa-Ategi Akordioa
Hala, Euskadiko Kutxako bezeroek beren hornidura orokorrak Ategiren bidez erosteak dakartzan abantaila guztiak baliatu ahal izango dituzte.
Gaur egungo Corporación Mondragón taldearen baitan sortutik, Ategik zerbitzua eskaintzen dien enpresen erosketa-prozesuak hobetzea du helburu. Helburu hori lortzeko bidea hainbat enpresaren erosketak batera eta zentralizatuta kudeatzea da.
Erosketen kudeaketa bateratuari esker, bolumenak erantsi daitezke eta zerbitzuak eta hornidurak kontratatzeko baldintza hobeak lortu daitezke. Hala, zenbait hornidura erostean kostuetan lortutako aurrezpena % 30ekoa ere izan daiteke.
Orain arte kooperatibek soilik egin zitzaketen euren erosketak Ategiren bidez. Hemendik aurrera, ordea, Euskadiko Kutxako bezeroek ere egin ahal izango dituzte. Horrela, euren erosketa-prozesuak hobetu eta hornidura orokorrak erosteko kostuak nabarmen murriztuko dituzte.
Azken ekitaldia ixtean, honako hauek ziren Ategiren kopururik esanguratsuenak:
-- Bazkide erabiltzaileen kopurua: 22
-- Ategiren bidez erosten duten enpresak: 127
-- Bitartekotutako kontsumoak: 57 M€ (2006an baino % 10 gehiago)
http://www.cajalaboral.com