|
|
Fagor Altzariak etxea Estatu Batuetan sartu da
Zehazki, Marylanden, portuko lehenengo lerroko eraikin baten ekipamendua egiten ari dira, hori sortu berria den National Harborren. Washington DCri dagokionez, berriz, proiektuak Iridium du izena, eta erdialdeko Pennsylvannia Avenue kalean kokatuta dago, bertako luxuko apartamentu batzuetan.
Fagorrek proiektu bereziak garatu ditu bi eginkizunetarako, iparramerikar merkatuaren beharretara egokitzeko. Horren adibideak dira txertatuta metalezko ziriak dituzten zurezko ateak, edota erabilitako neurri eta modulu bereziak, etxetresna elektriko handiagoak dituztelako.
Fagor Altzarietako Export Manager den Leire Agirrebeñaren hitzetan, "bi proiektu hauek abiaraztea erronka handia dira Fagor Altzarietarako, eta iparramerikar merkatuan sendo sartzea esan nahi du; konbentzituta gaude jarraipen arrakastatsua izango duela".
http://www.fagor.com