|
|
Eroskiko Batzar Orokorrak bere Sozietateak Kooperatiba bihurtzeko proiektua onartu du
Batzarrera deitutako ordezkarien erabakia bi urtez azterketa eta barne eztabaidan jardun eta gero hartu da. Bazkideek hilabeteotan izan duten parte-hartze biziak eta masiboak adostasun proiektu bat aurkeztea ahalbidetu du, Batzar Orokorraren gehiengo handi batek berretsi duena.
Testua onartzeak Eroski Taldea osatzen duten sozietate anonimoak etorkizunean sozietate kooperatibo bihurtzeko eskumena dakar. Aldaketaren helburu bakarra da besteren konturako langileen artean kooperatibista jabeen egoera sustatzeko aukera eskaintzea. Horrenbestez, Eroski kooperatibako langileen berezko egoera soziolaborala plantilla osora zabaltzen da.
Eroski kooperatibak, sozietate nagusi gisa, kooperatiba mistoak eratzea sustatuko du; horietan, Eroski bazkidea izango da, beren borondatez bazkide egingo diren gainerako langileekin batera. Diseinu kooperatiboaren errealitate berri horretan, Eroskik erreferentziazko sozietatea izaten jarraituko du, eta modu esklusiboan gordetzen du beretzat xede sozialari buruz edo egoitzaren kokapenari buruz erabakitzeko eskumena. Halaber, Mondragon Korporazioko kide izaten ere jarraituko du.
Ekimen honek Eroskiren gestio eredu kooperatibo berezia gorde eta indartu nahi du, Taldeari eraginkortasuna eta lehiakortasuna irabazten lagunduz, hemendik aurrera langileek, beren enpresan bazkide eta emaitzetan partaide diren heinean, konpromiso handiagoa barneratuko baitute.
Taldearen enpresa eredu kooperatibo berria onartu eta gero, orain hasten den prozesua modu mailakatuan gauzatuko da; egutegia egiteko dago, eta prozesua datozen urteetan burutuko da.
EROSKIk pertsonen protagonismo handiena duen enpresa sinbolizatzen du, jabetza eta gestioa 52.000 langile baino gehiagotan partekatuz. Prozesua kooperatibaren 40. urteurrenaren bezperan erabaki da, eta espainiar merkatuko erreferentziazko enpresen aretan kokatu duen ibilbide sendo baten ondoren etorri da.
http://www.eroski.es