|
|
Fagorrek pilaz funtzionatzen duten berogailu termostatiko bakarrak aurkeztu ditu
Gaur arte, merkatuan zeuden berogailu termostatikoak elektrizitate hartunea zegoen leku batean ipini behar ziren, eta, beraz, Fagorren Thermostatic berogailu berriek duten beste nobedadeetakoa da etxeko edozein lekutan ipin daitezkeela, funtzionatzeko kablerik behar ez dutelako.
Fagorrek ahalmen desberdineko bi berogailu mota dauzka: Thermostatic 14 litrokoa eta Thermostatic 11 litrokoa. Bi modeloek erregulazio termostatiko elektronikoa dute, ur beroaren egonkortasun ahalik eta gehien bermatzeko, hau da, uraren tenperatura 2 botoi sinplerekin erregulatzen da; horiei esker, graduak banan bana kontrola daitezke, lortu nahi den ur tenperatuaren arabera, 37ºC-tik 60ºC-ra
Fagorren Thermostatic serieak BIG display LCD praktiko bat dauka, neurri handiko pantaila batekin, tenperatura, ordua, bateria noiz aldatu behar den, berrikuste data eta mantentzea noiz egin behar adierazten duena. Gainera, segurtasun neurri gisa, Fagorrek bere berogailu guztietako tiro etengailuan Ebakuazioa Kontrolatzeko gailu bat dauka, erregailuaren funtzionamendua eteten duena egoera anomaloak detektatzen badira, eta gainberokuntzako sentsore bat ere badauka, aparatua blokeatzen duena ura beroegi ateratzen bada.
Thermostatic serie berria aurkezten duen beste prestazio bat EGOENERGY funtzioa da, zeinak aukera ematen digun programazio bidez berogailua erabiltzeko denbora kontrolatzeko. Programatutako denbora amaitu eta gero, berogailuak berak jakinarazten digu hori, entzun eta ikusten den seinale baten bidez. Ondorioz, ur kontsumoa murriztu daiteke, esaterako, etxeko txikienen dutxaren denbora kontrolatuz.
Berogailua hobeto erabili eta mantentzeko, Fagorrek iragazki ateragarria duen kaudalimetro bat ipini du, ur hotzaren sarreratik datozen partikula txikietatik babesteko eta, hori oso erraz ateratzen denez, nahikoa da ur pixka batez garbitzea berriro ere egoera ezin hobean egoteko.
http://www.fagor.com